Bigarren atal honetan, irakasleen ibilbide profesionalean murgilduko gara.
Lehenik, ibilbide profesional bat eta benetako irakasle baten elkarrizketa aurkeztuko ditugu, eta horrela hauen arteko konparaketa bat egitea posible izango zaigu. Bestalde, lau ekarpen desberdinen iruzkinak, ibilbide profesionalari buruzko galdera bat eta bigarren atal honen mapa kontzeptual bat argitaratuko ditugu.
Bukatzeko, gaiari buruz gehiago jakiteko erreferentzi batzuk ipintzea komenigarria iruditu zaigu. Beti bezala, zuen iradokizunak onartuak izango dira. Espero dugu zuen gustukoa izatea!
ONGI ETORRI GURE TXOKORA!!
viernes, 29 de octubre de 2010
1. EKARPENA
Ondorengo artikulu honetan irakasleentzako ikastaro bereziei buruz hitz egiten da. Haien formazioa garatzeko, Baketik eskolak bizikidetzarako eta formaziorako helburuarekin egin ditu eskola hauek.
Ezin da ukatu irakasleen formazioa etengabekoa dela eta egunero gauza berriak ikasten dituztela, bai ikasleen bidez, bai era honetako ekintza alternatiboen bitartez.
Horregatik, oso garrantzitsua ikusten dugu hauek burutzea.
Azken finean, irakaslea formatzen jarrai dadin oso baliagarriak diren ekintzak ditugu ikastaro hauek eta azkenaldian izandako eskari handiak irakasleek duten ikasteko gogoa islatzen du, gauza berriak ikasteko gogoa.
Jarrera horrekin, gero eta irakasle hobeagoak izango ditugu gure ikasgeletan, gero eta ezagutza gehiago edukiko dituzte eta. Proiektu honen helburuetako bat baliabide teoriko eta praktikoak eskaintzea da, hezten jakiteko eta batez ere, gizakiak izaten hezten ikasteko.Horrez ondorioz, ikastaro hauek irakasleei asko laguntzen dietela uste dugu baina familiek ere badute bere tokia, proposamen honen inguruan asko interesatzen baitira eta.
Gure ustez, irakasleek ikastaro hauek positiboki baloratu beharko lituzkete, beti ekarpen ugari jasoko baitituzte, nahi ala ez.
Hauek ez garatzekotan, baliteke egoera jakin batzuen aurrean zer egin ez jakitea. Garai batean unibertsitatean ez ziren transmititzen heziketari buruzko hainbat kontzeptu, eta nahiz eta praktikarekin gauza asko ikasi.
Horregatik, ikastaldi hauen garrantzia aipatuko genuke, eta irakasleriari animatuko genieke hauetan parte har dezaten, oso aberasgarria eta erabilgarriak diren ikastaro alternatibo hauek aprobetxatzea barne jakintzak garatu eta areagotzea dakar eta!!
2. EKARPENA
Artikulu hau teknologia berriei buruzkoa da. Hik Hasi aldizkariak argitaratutako ekarpen honetan: LARRAZA, Edurne. NUPeko irakasleak gai honi buruz informazio eta argibideak eskaintzen dizkigu.
Gure ustez, gaur egun lan munduan orokorrean teknologia berriek duten papera oso garrantzitsua da, batez ere lanbide hauen garapenean. Horregatik beharrezkoa eta interesgarria iruditzen zaigu honi buruzko iruzkin bat egitea.
Irakasleen ibilbide profesionalean arlo honek gero eta garrantzi handiagoa dute, ikasgeletan teknologia berri hauek praktikan jarri behar izango dituztelako.
Lehenik eta behin, badakigu oso garrantzitsua dela informatika behe eta erdiko mailako hezkuntzan irakastea. Baina, Edurne Larrazak dioenarekin ados gaude; adin gazte horietan ordenagailuaren barne egiturei edo programaketei buruz jakitea baino garrantzitsuagoa da, ordenagailua lan tresna ahaltsu bat bilakatu daitekeela ulertzea.Haurrak honetaz ohartzeko beharrezkoa da beraien irakasleek ere horrela ikustea
Jakina da, orain irakasle moduan hasi berri diren irakasleek orain dela 30 urte hasi zirenek baino jakintza gehiago dituztela arlo honetan, horregatik, azken hauek esfortzu handiagoa egin beharko dute teknologia berrietara egokitzeko.
Egoera honi konponbidea emateko proposamen
batzuk aipatuko ditugu. Lehenik eta behin, ikastetxe batean gaur egun generazio ezberdinetako irakasleak daudela jakinda, oso aberasgarria izango litzateke hauen arteko elkarlana, hau da, gazteenek teknologia berriei buruzko jakintzak helduenei transmititzea eta ikasten laguntzea, eta bestalde, helduenek beraien esperientzia profesionalean oinarrituz ikasgelan gerta daitezkeen arazoen aurrean konponbidea aurkitzen laguntzea.
Bigarrenik, ikastaroak jasotzeko aukera dago. Eskoletan teknologia berriak modu egokian txertatzeko enpresa ezberdinek honi buruzko ikastaroak eskaintzen dituzte. Hauetara joatea oso aberasgarria litzateke orokorrean eskolako eragile guztientzat. Hala ere, ikaskuntza prozesu hau bizitza guztian zehar luzatu beharko litzateke, zeren eta teknologia egunero berritzen da.
Amaitzeko, komenigarria da esatea, gure kasuan, hau da, euskaldunon kasuan, sortze lan handia egin beharko dugula. Euskarazko programa oso gutxi daudenez, ikasgeletan gehienetan gazteleraz aritu behar gara teknologia berriak erabiltzerakoan.
Euskarazko programei bultzada bat emateko, beharrezkoa ikusten dugu, gazteok eta batez ere, guk (etorkizuneko irakasleok) iniziatiba hartzea eta programa berriak sortzen saiatzea.
3. EKARPENA
ZERGATIK IRAKASKUNTZA?
Artikulu honek irakaskuntzaren ikasketei buruz hitz egiten du. Bertan, galdera ezberdin batzuk eta irakaskuntza zergatik aukeratzen denaren azalpen batzuk egiten dira
Gai hau aukeratzearen zergatia iruzkin osoan zehar dago justifikatuta, oso gai zehatza da eta azken finean hezkidetzarekin izugarrizko lotura duelako uste dugu aproposa dela artikulu honen aukeraketa.
Hasteko, esan behar dugu denboran zehar magisteritza unibertsitateko ikasketarik errazenaren eta azkarraren papera hartu duela, aukera zuzen, zehatz eta seguru batzuk ematen dituena baina, gaur egun, ez da horrelakoa eta askoz gehiago eskatzen digu.
Badirudi gauzak aldatzen doazela, “Bolonia plana” dela eta. Seguru asko, askok eta askok aukera hau oporraldiak, lan aukera, “erraztasuna” datorkion famagatik aukeratu dute eta, gure ustez, pertsona horiek ez dituzte ikasketak bukatuko edo konturatuko dira ez dela beraiek nahi duten etorkizuna.
Irakaskuntzako ikasketak hartzerako orduan eta gure ikuspuntutik ikusita, balore ezberdinak eduki behar dira.
Lehenik eta behin pasioa izan behar dugu umeengan, umeak eta guk gauza berriak ikasteko esfortzua egin beharko genuke, baita birziklatzeko esfortzua egin ere. Balore jakin hauek ez dituztenak oso gaizki pasako dute bere lanbide - bizitzan. Horregatik, ezinbestekoa da benetan gustoko izatea, ilusioarekin hartzea eta egunero ilusio hori umeei transmititzea, hori izango litzatekeelako aspekturik garrantzitsuenetariko bat umeengan interesa pizteko eta haiek ikasteko gogoa izan dezaten.
Hori dela eta beste aspektu garrantzitsu bat, zer adinarekin sentitzen garen eroso jakitea izango litzateke. Pertsona bakoitza adin desberdineko umeekin sentitzen da eroso, eta erosotasun hori ezinbestekoa izaten da, gure trebetasunak hobeto erabiltzeko.
Bukatzeko, esan genezake irakaskuntzako ikasketak aukeratu edo aukeratzeko proposamena dutenek argi izan behar dutela lehen aipatutako aspektu horiek. Egia da oporraldi luzeak dituen lanbide bat dela, lanpostu ugarikoa. Ostera, hori baino gehiago dela argi eduki beharko genuke. Irakaskuntzak eguneroko lana eskatzen du eta izugarrizko estresa, pazientzia, jasan behar den lanbidea da. Gainera, umeak eta gurasoekin tratatzeko kapazak izan behar gara. Horrez gain, ikasitako guztia eguneratu behar dugu, eta baita transmititu ere. Egia esan behar badugu. hau guztiaz ohartzen ez dena edota hau guztia egiteko prest ez dagoenak beste ikasketa batzuk egitea gomendatuko genioke.
4. EKARPENA
LONG LIFE LEARNIG FENOMENOA
Artikulu hau aukeratu dugu, edozein lanbideetarako baina batez ere irakasleentzako, oso garrantzitsua iruditzen zaigulako bizi osoan zehar birziklatzea eta gauza berriak etengabe barneratzea, teknologi berriak, kultur aniztasuna, gizartearen aldaketa… dela eta.
Irakaskuntzan oinarrituta, irakasleek beharrezkoa dute bere ibilbide profesional guztian zehar ezagutza berriak garatzea hainbat alternatiben bidez.
Nahiz eta gure iritziz gaur egun irakaslego guztiak praktikan jarri behar duten bizitza osoan zehar ikasi beharraren kontzeptua helduenei egin nahi diegu aipamena.
Uste dugu irakasle gazteek baino behar handiago dutela, gaur eguneko egoera berriei aurre egiteko ezagutzak jaso dezaten.
Adibide batzuk jartzearren, aipa dezakegu ikasgela batean kultur ezberdineko ikasleak egotea normala dela, lehen ordea ez zen arrunta. Garaiko irakasleek ez ziren horretarako prestatuak izan eta horregatik gaur egun gure iritziz arazo askoren aurrean aurkitzen dira. Berdina gertatzen da bestalde teknologi berriak erabiltzeko orduan.
Enpresa askok, gure kasuan ikastetxeek, programa desberdinak antolatzen dituzte etengabe, irakaslegoaren jakintzak hobetzeko eta areagotzeko.
Gure iritziz fenomeno hau ezinbestekoa da bizitzan. Edozein lanbidetarako berrikuntzak ezinbestekoak dira konpetitiboak izateko, baina guk irakasleak izango garenez beharrezkoa ikusten dugu kontzeptu honen oinarriak kontuan hartzea, gure lanbidea etorkizun batean hobea izan dezan.
Bukatzeko esan beharra dugu,egia dela umeekin asko ikasten dela eta egunez egun haiek gauza berri asko bai erakutsi bai irakasten dizkigutela baina pentsaezina iruditzen zaigu gure ibilbide profesionalean “longlifelearnig” fenomenoa albo batera uztea.
jueves, 28 de octubre de 2010
2. ATALEKO GALDERA:
Zeintzuk dira irakasleei estresa sortarazten dieten arrazoiak?
Gaur egun hezkuntza arloan gero eta gehiago entzuten den arazo bat da estresa.
Horregatik, interesgarria iruditu zaigu gaitzat hartuta honi buruzko iruzkin bat egitea.
Estresa irakasle batek bere ibilbide profesionalean zehar pairatu dezakeen egoera bat da, eta askotan arazo bihurtzen da, klasea ematerako orduan, adibidez.
Gizartean gaur egun ematen ari diren aldaketek eragin zuzena dute irakaslearen zereginean. Kasu batzuetan aldaketa hauek arazoetan bihurtu eta osasunean eragin dezakete. Ikaslearen diziplina eza, ikaslearen familiaren partetik presioa, baloreen eta harreman sozialen aldaketa, irakasleen balorazio eskasa, ikasleen aniztasuna, lan pilaketa handia etab, dira irakasle batek estresa izatearen arrazoietariko batzuk.
Guzti honek,estresaz gain beste arazo batzuk eragin ditzake: ahotsean arazoak, hezur eta giharretan arazoak, infekzioak… Honek ugaritu egin du baja laborala beharrezkoa duten irakasle kopurua.
Kontuan harturik hauen lana eta gurasoena ezinbestekoa dela generazio berrien heziketarako, eta hauen rola aldatzen ari dela, (autoritate eta errekonozimenduaren galera) arazoaren larritasunaz ohartuko gara. Hala, irakaslegoak hainbat oztopo izaten ditu bere lana burutzerako orduan, bere lanbidearekin erlazionaturiko zenbait arazo psikiko pairatzen dituztelarik.
Jarraian irakasleengan estresa eragiten duten hainbat faktore aipatuko dira hauek ekiditeko neurriekin batera.
Faktoreak:
• Motibazio baxuko ikasleak: kasu honetan, ikaslearen motibazio eza ikusita, irakaslea hau sustatzen saiatzen da, askotan emaitza onik lortu gabe. Egoera horrek irakaslearengan neke fisiko eta emozionala sortarazten du.
Konponbidea: irakaslegoari formakuntza psikologikoa eskaintzea. Honek irakaslearen auto-ezagutza eta ikasle taldea motibatzeko gaitasunak emango dizkio.
• Elkarbizitza giroa zentroetan: Azkenaldian, irakasle-irakasle, irakasle-ikasle eta irakasle-gurasoen arteko harremanak galtzen ari dira.
Konponbidea: heziketa prozesuan parte-hartzen duten eragileen artean, elkarbizitza errazteko programekin aipatutako eragileak prestatzea. Eta ikasleen kasuan ere konbibentzia hobetzeko programak egin.
• Errekonozimendu sozial eza: Gaur egun, irakaslea hezkuntza sistema jasaten ari den aldaketetara moldatu beharrean aurkitzen da, adibidez, teknologia berriak, metodologia eta irizpide aldaketak etab. Honek, irakasleen errekonozimendua suposatu beharko luke baina errealitatean kontrakoa gertatzen da, irakasleen debaluazioa dakarrelarik.
Guraso batzuek seme-alabaren eskola-porrota irakasleari atxikitzen diotela aipatu beharra dago, umearen emaitza onak berak bakarrik lortzen duelakoan, irakaslearen lana kontuan hartu gabe. Honek, hezkuntza-talde honetan ilusio eta animo galera ekarriko du.
Konponbidea, irakaslearen funtzioaren garrantzia aintzat hartzeko helburua duten elkarte edota sindikatuetan parte hartzea litzateke.
Ondorio gisa, eta bukatzeko, zera azpimarratzen da: hezkuntza administrazioak ardura gehiago izan beharko luke irakaslegoaren lanean eragiten duten faktoreetan, kasu honetan estresari zehazki zuzenduz. Eta, bestalde, lanbidearen garrantzia kontuan hartu beharko luke gizartearen etorkizuna hauen baitan baitago.
viernes, 22 de octubre de 2010
ASMATUTAKO KASUA: ARIEL SANTOS - EN IBILBIDE PERTSONAL ZEIN PROFESIONALA.
Ariel Santos 1945. urtean jaio zen Buenos Aireseko auzo xume batean. Bere familia klase sozial baxukoa zen. Bere ama etxeko andrea zen eta aita, aldiz, nekazaria. Pobrezian bizi ziren eta inguruan arazo ugari zeuden; drogak, gosea, harreman txarra…
4 urterekin San Pablo eskolara joan zen. Mutikoa berez azkarra zen baina etxean ez zuen gurasoengandik laguntzarik jasotzen, 5 anai-arreba baitzituen eta. Oso txikitatik, eskolako lana eta beste mota bateko lana aldi berean egin behar zituen, adibidez, amari etxeko gauzetan lagundu, bere anai-arreba txikiak zaindu…Aipatu behar da 5 anai – arrebetatik bakarra izan zela eskolara joaten, beste guztiek ez zutelako aukera hori izan eta etxean hezi ziren, amaren bularrean.
Hala ere, kurtsoz pasatzea lortu zuen urtero. Baina geroz eta helduagoa izan, orduan eta gehiago eragiten zioten arazoek. Gainera, etxean geroz eta betebehar gehiago zituen eta ezin zuen eskolako erritmoa jarraitu. Horregatik, bere notak jaisten joan ziren gutxinaka.
Guretzat gaur egun den Lehen hezkuntza amaitu zuen udaran, aitari Euskal Herriko lehengusu batek deitu zion lanpostu paregabe bat eskainiz. Egoera txarra zela eta, aita pentsatu gabe onartu zuen lana eta gainera, berari laguntzeko asmoarekin semerik nagusiena, hau da, Ariel eramatea erabaki zuen. Honek onartu egin zuen, etxeko egoera kaskarra ez zuelako jasaten.
Arabara abiatu ziren aita-semeak, Agurainera hain zuzen. Lehengusuaren etxean ostatu hartu zuten. Lana patatak biltzea eta negozioa egitea zen, garai hartan etekin askoko lanbidea baitzen esportazioak ugariak zirela eta.
Urte horretan, lan eskaria handia zen eta ez zuen eskolara joateko aukerarik izan. Arielek lana oso latza zela ikusi zuen eta momentu horretan eskolara joateak zuen garrantziaz ohartu zen. Nahiz eta Argentinara dirua bidali, aitari ikasten segitu nahi zuela esan zion eta aita gai zenez eskola ordaintzeko, Aguraingo institutura joan zen Ariel.
Urte bat atzeratuta zegoen eskolan eta arazo ugari izan zituen ikasleekin, bullying-a jasan zuelako. Oso gaizki pasatu zuen eta horren ondorioz konturatu zen pertsona den modukoa izanda ere edo atzerritarra izan arren, errespetatua izan behar dela eta ez zaiola zirikatu behar. Horregatik, bullying- agatik eta etxean anai-arrebei betidanik irakasteak magisteritza ikasteko gogoa piztu zion, hezkuntzaren gertakizun batzuk alda zitzakeela uste baitzuen eta bere ustez beharrezkoa zelako hezkuntza sistemaren erreforma sakon bat.
Gasteizko irakasle eskolan matrikulatu zen Ariel, etorkizun batean irakaskuntza aldatzeko ideiarekin. Baina hasi bezain laster, diziplina eta autoritatea gailendu ziren eta ezin izan zituen bere ideiak adierazi.
Dena den, umeekin tratatzeko edo hezteko ideia gustatu zitzaion eta azkenean ikasketak bukatu zituen. Bere nota altuak zirela eta, berehala lana eskaini zioten.
Hasierako urteetan, irakasle funtzioak ondo bete zituen eta bitartean eskolako egitura orokorra ikertu zuen eta beharrezkoa ikusi zuen eskolako zuzendari bihurtzea, bere ideia iraultzaileak ezartzeko.
Hainbat oztopo aurkitu zituen bidean; hasieratik beste irakasleekin harreman txarra izan zuen, gurasoekin ez zen konpontzen eta orokorrean bere ideiak ez ziren onartzen, garai hartan gertatu zitekeenaren beldurragatik.
Ariel beste ikasgeletan gertatzen zen bullying kasuen kontra zegoen eta irakaslegoari aurre egin zion, hainbat liskar sortuz. Txikitako esperientziagatik, asko borrokatu zuen egoera hau ekiditzeko.
Bestalde, gurasoek ondo ikusten zutenez garaiko “diziplina”, haien aurka ere egin zuen.
Zuzendaritzaren hezkuntza programa ez zuenez gustuko, eztabaidak egunero izan ziren ere bai.
Etsipenagatik, Ariel bere herrira bueltatzea erabaki zuen, Euskal Herrian bizi zen egoeragatik.
Argentinan zegoela, bertako egunkari batean Espainian garai horretan zegoen hezkuntza sistema autoritarioari buruzko kritika- artikulu bat idatzi zuen. Hain handia izan zen artikuluaren oihartzuna, non alderdi ezkertiarrak hauteskundeetarako gobernu kide moduan aurkeztea proposatu zion. Garaile atera zen Ariel eta laguntzaile bezala egon zen gobernuan kontseiluari gisa eta urte batzuk pasa zirenean, estatuak hezkuntza ministro izendatu zuen.Postu honekin hainbat helburu aurrera eraman zituen Argentinan, hainbat erreforma eginez eta ikastola askotan metodologia aldatzea lortu zuen.
Bukatzeko, 60 urte beteta jubilatu egin zen, egindakoaz harro. Orain hainbat konferentzia ematen ari da mundu guztian zehar, gaur egungo hezkuntzari buruz.
IRAKASLEARI ELKARRIZKETA
Amaia Urteaga, Gasteizen jaioa, 47 urte ditu eta Lehen Hezkuntzako andereñoa dugu. Gaur egun, Dulantziko herri eskolan ari da lanean baina bere bizitzako urterik gehienenak Gasteizko Toki Eder ikastolan eman ditu. Hona hemen berari egindako elkarrizketa osoa:
- Hasteko, nolatan erabaki zenuen magisteritza ikastea?
- Hasteko, nolatan erabaki zenuen magisteritza ikastea?
Ba.. pentsatu gabe. Hasiera batetik ez neukan batere pentsatuta magisteritza ikastea. Matematikako lehenengo maila egin nuen eta ez nuenez ezer gainditu zerbait ikasi behar nuen eta beste karrera batzuk ez nituenez gustoko, probatzeagatik hasi nintzen magisteritza ikasten. Behin karrera aterata, orain oso pozik nago daukadanarekin eta nahiz matematika asko gustatu oraindik, badaukat aukera beste maila batean baina, modu batean, mundu horretan aritzeko. Gustora nago nagoen moduan.
- Ikasitako irakasgai guztietatik zein izan zein gehien eta gutxien balio izan zitzaizuna?
Asignatura bezala, lanerako bat ere ez ez dit ezertarako balio izan. Gustatu, aldiz, asko. Adibidez, karrera zientzietatik egin nuenez, matematika, biologia, geologia, kimikako praktikak etab. asko gustatu zitzaizkidan eta gutxien psikologia eta pedadogogia. Oso latzak ziren, tristeak, etekin gabeak momentu horretan, teoria besterik ez zen ematen eta.
- Nola sentitu zinen unibertsitateko praktikak egiterako orduan?
Oso berezia izan zen, ordura arte ez nekien nola funtzionatu behar zuen horrelako klase bat. Lehenengo praktikak haur hezkuntzan egin nituen eta oso txikiak ziren eta ez zaizkit asko gustatzen ume txikiak. Bigarrenean, hobeto. Lehen hezkuntzan eta garai hartan euskara ematen zuen irakasle batekin (HH-ko praktika ez zen euskaraz izan) aritu nintzen eta oso gustora. Egia esan, harrituta nengoen egiten zen lanarekin, unibertsitatean ez baitzuten errealitateari buruzko ezer esaten, pautak baino ez zituzten ematen lan bat egiteko baina oso gutxitan aipatzen zuten benetako errealitatea.
- Nola izan zen umeekin lanean izandako lehen esperientzia?
21-22 urterekin izan zen, karrera bukatu ostean. Oso latza izan zen, 30 ume baino gehiago, 4 urtekoak, elurra ari zuen lehenengo egunean... oso ondo gogoratzen dut, zapatak eramaten zituzten aldatzeko eta lehenengoari botak eta txamarra jantzen nizkion, ondoren bigarrenari, hirugarrenari... eta hamargarrenerako jada lehenengokoak dena kentzen ari zen. Horregatik, ez nintzen inoiz hogeita hamargarreneraino heldu. Latza, ume asko.. ez nekien zer egin nahiz ondoko klaseko andereñoak asko lagundu zidan baina bueno, egun batzuk izan ziren eta laster moldatu nintzen.
- Izan al duzu zure ikasgelan inoiz egoera berezirik?
Egoera berezi asko gertatzen dira egunero. Egoera zail bat dut gogoan, hala ere.
Behin, haurdun nengoela, eraso egiten zuen ume bat zegoen ikasgelan, kasketak harrapatzen zituena eta batzuetan indarra erabiltzen zuen. Egun batean arazo bat izan genuen zerbait esan niolako eta berak ez zuelako onartzen, eta paretaren aurka eraman ninduen txirula batekin mehaxatuz. Bere amaordea ere haurdun zegoen eta, ondorioz, pentsatu nuen identifikazio konturen bat izan zitekeela.
- Horren aurrean zer neurri hartu zenituen?
Momentu horretan ezer ere ez. Egoera pasatzen utzi behar duzu, guztiok ahalik eta min gutxien hartzeko. Ondoren batzorde edo kontsultorioren bat deitzen da irakasleekin edo umearen tutoreekin.
Denok batera erabakiko ziren neurri batzuk berakiko baina oraintxe bertan ez dut gogoratzen. Nik neuk zuzenean ez nuen ezer egin. Berarekin hitz egingo genuela imaginatzen dut, barkamena eskatuko zidala eta damutzeko borondatea agertuko zuela baina ez dut bereziki gogoratzen zer izan zen.
Ona, oso ona.
- Laguntzen al diozue elkarri?
Bai, asko, ezinbestekoa dela deritzot.
- Eta inoiz gertatu al zaizu beste ikastola batean harreman txarrik suertatzea?
Arazoak beti sortzen dira, batez ere irakaslegoaren kopurua handia bada baina nik bereziki ez dut bizi izan egoera kezkagarririk. Batzuetan behar bada izakerak ez dira gustukoak edo arazotxoren bat izan ohi da, baina nahiko puntualak izan dira oro har.
- Eta gurasoekin zer moduzko harremana dago oro har?
Nik uste ona dela, beraiek entzuten dute, zuk ere entzuten diezu... eta denon artean saiatzen gara umearen onena egiten. Beraz, ez legoke arazorik egon behar.
Egia da azkenaldi honetan gurasoek gero eta denbora gehiago uzten dituztela eskolan eta batzuetan errudun sentitzen dira. Badirudi ikastolako instituzioari, ez bakarrik irakasleari, umeak denetik egin dezan eskatzen zaiola eta zeozer gertatzen bazaio errua zuri botatzen dizute. Zaila da batzuetan, azkenengo urte hauetan hori gertatu izan da baina oro har ondo, niri dagokidanez.
- Izan al duzu arazorik guraso baten batekin?
Ez, agian desadostasunen bat kriterioren batean bai, izan dut.
Adibide gisa, behin guraso batzuk nik zuzendutako azterketa bat zuzendu zuten. Ohar batean zera jarri zidaten: “hemen hau baloratu duzu eta guk horrela baloratzen dugu, beraz zuk jarritako nota hau da eta guk nota hau izan behar dela uste dugu”. Horrelakoren bat bai, baina gero gauzak hitz egiten konpontzen dira eta harrezkero ez dut arazo handirik izan gurasoekin orokorrean.
- Zer deritzozu homeschooling fenomenoari buruz?
Ez nekien fenomeno hori existitzen zenik, baina orain aipatzen duzula kasualitatez nik aurten etxean urte bat eman duen umea hartu dut. Hala ere, iritzia ezin dizut eman, ez dakit nola doan hori, imaginatzen dut etxean formazio akademiko intragala guraso batzuentzat errazagoa izango dela eta bere logika badaukala deritzot baina hori oso ondo lotuta egon beharko litzateke legalki eta akademikoki, fenomeno hau gerta dadin.Dena den, hezkuntza etxean egitea ez dago txarto betiere isolamendua gertatzen ez bada, umea bakarrik hezitzen bada gabezia handi bat sor daitekeelako sozialki.
- Nola ikusten duzu etorkizuneko irakaskuntza?
Ba aldaketa askorik gabe, egia esan. Badirudi badatozela aldaketak baina funtsean gutxi ikusten dut.
- Eta irakaslegoa?
Berdintsu, aldaketa askorik gabe. Ikusten dudan jende gaztea oso galduta ikusten dut baina normala da, esperientzia lortu arte. Eta beti bezala, pertsonak garen heinean desberdinak gara, batzuk ideia eta gogo askorekin datoz, diziplinaren alde eta beste batzuk, ordea, ez dute ez ideia ez gogo askorik baina pertsonen arabera da eta nik ez dut irakaslegoaren aldaketarik somatzen. Gure adinekoekin konparatuz gero, guk gazteei lagundu egiten diegu eta beraiek gauza asko aportatzen dizkigute.
- Ez al duzu aldaketarik ikusten “web 2.0” delakoaren inguruan teknologia dela eta?
Momentuz ez, badakit gauzak aldatuko direla etorkizun ez oso hurbilera; 5urte barru ez behintzat. Zuek guk baino askoz gehiago erabili behar izango dituzue eduki teknologikoak baina bitarteko baliagarri bezala erabili beharko genuke soilik, ez helburu bat bezala. Tresna bat bezala kontsideratu beharra dago.
- Ez duzu uste liburuak desagertuko direla?
Espero dut ezetz. Ez dut uste guztiz gertatuko denik.
Liburu bat irakurri edota idaztea gozamena izan behar dela deritzot, eta hori ezin da kendu.
- Zer egin duzu edo egingo zenuke ikasle problematiko baten aurrean?
Nik uste ez dudala inoiz izan ikasle problematikorik, horrela esanda.
Ikasle guztiak desberdinak dira eta horrelaxe hartu behar dira. Bakoitzak bere nortasuna bere gaitasunekin eta hortik abiatu behar gara bere heziketa integrala osatu arte edo horretan saiatu.Zerbait puntuala gertatzen bada, puntualki hartzen dira neurriak eta jarraian gertatzen baldin bada zeozer, agian beste batzuekin hartu beharko lirateke erabaki batzuk bere jarrera edo arazoa konpontzeko.
Jarrera arazoa bada, oso zaila izaten da aldatzea. Kontrolatzen saiatzen gara, jarrera hori eremu konkretu batean. Jarrera aldaketa asko denbora luzean ematen dira, ezin da jarrera bat aldatu egun batetik bestera, behintzat arazo larriak ematen baditu.
Laguntza eskatu, behatu, hitz egin ikaslearekin, bai guraso edo beste irakasleekin etab. eta denon artean erabaki batzuk hartu arazo larria baldin bada betiere.
Arazo puntuala baldin bada, egunean bertan eta momentuan bertan saiatzen naiz ekiditzen eta batzuetan ikaskideek ere parte hartzen dute hori konpontzeko orduan.
- Izan al duzu heziketa berezia behar duen ikaslerik?
2urtetan ikasle integratua izan dut, “x frágil” bezala diagnostikatuta, autismo moduko sindrome bat dena.
Berak gela berezi bat zeukan eta gurekinirakasgai batzuk egiten zituen, hala nola, inglesesa, musika, soinketa... eta beste saio bat egunean horretaz aparte. Baina beti etorri behar izaten zen irakasle batekin, hezitzaile batekin, fisikoki eta portaera aldetik ezin baitzen umea bakarrik utzi.
Beste umeekin oso ondo konpontzen zen, 3urte zutenetik ezagutzen baitzuten elkar eta haur hezkuntzan gela berdinean egoten baitzen beti, hezitzailearekin. Guztiz integratuta zegoen.
- Eta bukatzeko, izan al duzu bullying kasurik noizbait?
Ez, eta are gehiago, ez dut inoiz ez kasurik ezagutu ez nire inguruan egoera hori gertatu denaren berri izan.
Ez dut uste esaten duten hainbeste dagoenik, gure umeen adinean behintzat.
Dena den, ni ez naiz pertsona bat zeini holako gauzak (bullyng-a) erraz egin diezaioketenik.
Bullying edo eraso psikiko hauek jasotzen dituzten irakasleen profila nahiko konkretua dela uste dut, eta ni ez naiz profil horretakoa.
Mehatxu jarraiak jasaten dituzten pertsonek eta eguneroko bizitzan eragina dutenak perfil berezia dute, nire ustez. Pertsona mentalki ahulak, konplejodunak dira, ez duela esan nahi beraiek jasan behar dutenik hau, baina niregan oso zaila izan daitekela deritzot.
BI KASUEN ARTEKO KONPARAKETA:
KASU ERREALA: AMAIA URTEAGA | KASU IRREALA: ARIEL SANTOS |
Ikasketak Euskal Herrian burutu zituen. | Ikasketak bi herrialde desberdinetan egin zituen. |
Magisteritza probatzeagatik hasi zen ikasten. | Magisteritza bere bizipenengatik aukeratu zuen. |
Ikasketak gazteleraz egin. | Ikasketak gazteleraz egin. |
Inorekin arazorik ez orokorrean. | Arazo asko izan zituen irakaslegoarekin, gurasoekin, zuzendaritzarekin… |
Bullying kasuak ez ditu bizi. | Bullying kasuak bizi. |
Kasu zehatz baten aurrean erabaki puntualak hartu. | Kasu zehatz baten ondorioz,bide iraultzaileen aldekoa. |
Laguntza asko jaso du beti arazoen aurrean. | Laguntzarik ez zuen jaso arazoak konpontzeko. |
Gasteizen geratu zen. | Gasteizen lan egin ostean Argentinara. |
GEHIAGO JAKITEKO ERREFERENTZIAK
Bukatzeko, irakasleen ibilbide profesionalaren inguruko hainbat artikulu edota bideo interesgarrien erreferentziak jarriko dizkizuegu, nahiko interesgarriak iruditu baitzaizkigu eta txoko hau aproposena baita hainbat informazio gehigarri argitaratzeko. Besterik gabe, baliogarria izan daitezela espero dugu!
- Estresari buruzko orrialde hau aurkitu dugu.
- Estresaren inguruko bideo bat
- Teknologia berriei buruzko bideoak:
- eta artikulu bat
Honen inguruko aurkezpen bat aurkitu dugu ere:
- Bukatzeko, irakaskuntzari buruzko hainbat bideo aipagarri:

viernes, 15 de octubre de 2010
jueves, 14 de octubre de 2010
Sarrera
Lan hau "Irakas Funtzioa" ikasgaiaren barruan gure lehenengo lana da.
Gaia irakasleen eginkizunei buruzkoa da eta lehenik hauek azaltzeko galdetegi bat prestatu dugu gaiei buruz dakigula ikus dadin.
Ondoren, lau ekarpen zintzilikatu ditugu irakasleen eginkizunekin zerikusia dutenak eta hauei buruzko iruzkina egin dugu.
Gure lana ondo ulertu dadin mapa kontzeptual bat prestatu dugu, bertan argi ikusten dira ideia nagusiak.
Gure lehenengo lan honekin irakasleen funtzioei buruz asko ikasi dugu. Gure lanari buruzko kritikak eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, eta ahal bada hurrengo lanetan izango dute islada.
Ekarpenak
Artikulu hauen aukeraketaren arrazoiak asko izan daitezke; batetik, pil-pilean dauden gaiak ditugu, gaur egun entzute handikoak direnak. Bestetik, interesgarriak iruditzen zaizkigu guztiek baitute irakaslearen eginkizunekin harreman estua. Azken finean 4 gai hauek eragina dute haiengan eta beraien lana aurrera eramateko garrantzitsua da hauetaz jabetzea, momentu jakin batean aurre egin beharreko egoerak izan daitezke eta.
1- Artikulu honetan e-learning ekimenari buruz hitz egiten da. Teknologia berrien garapenari esker, ikasleei aukera jakin batzuk eskainiko zaizkie.
Abantaila ugari dituen fenomenoa dugu hau; ikasleek ez dute zertan apunterik hartu behar, dena sarean baitute. Zerbait ahaztu edo ondo ulertzen ez bada, sarean begiratzearekin arazoa konponduko litzateke. Oso erosoa den metodoa deritzogu, ordutegi finko bat egon ez arren, ikasleak egindakoa irakasleak ikusi dezakeelako, ikasgelan izandako “kontrola” sarean edukiz.
Bestalde, eskola urruti daukatenentzako izugarrizko abantaila da etxean lan guztia egin ahal izatea. Hori bai, gure ustez lanak “entregatzeko” epe bat egon beharko litzateke. Kontua ez da ikaslea eroso sentitzea, lan bera egin beharko du baina sarearen bitartez. Gainera, uste dugu ikasleak ikastolara joaten jarraitu behar dute, harreman sozialak egin dezaten edo etxean itxita gera ez daitezen.
Desabantail bat aipatzekotan, ikasle eta irakasle harremanari egingo genioke erreferentzia, dexente aldatuko baita gure iritziz eta irakaslearen funtzioetariko bat, umeekin “fisikoki” tratatzea, alegia, galtzen joango da poliki -poliki. Dena den, ikasleak irakaslearen erantzunak eta eskaerak jaso ahal izango ditu eta zalantzarik izatekotan erantzun ahal izango da, bai ikaslearen bai irakaslearen partetik. Azken finean, irakaslearen zeregina hainbat kontzeptu eta ikasi beharreko guztia sarera igotzea izango da, betiere laguntzeko prest egonik, noski.
Bukatzeko, irakaslegoarentzat ere erosoa den ekimena dela deritzogu e-learning-en kontu hau, eta azken finean, nahi ala ez, gero eta ikastetxe gehiago era birtualean eskainiko dira. Horregatik, errealitatea onartu beharra daukagu, eta ikastaro teknikoetan parte hartzen hastea litzateke aproposena.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
2- Artikulu honek irakasleak jasotzen duten tratu txarrak aipatzen ditu, beste era batera esanda umeen artean gertatzen zena orain irakasleek ere jasan behar dute.
Alde batetik espainiako auzitegiak egoera ikusita, irakasleek jasotzen duten tratu txarrak, autoritatearekiko atentatu moduan kontsideratzen du. Ondorioz, ikasleek zigorra nabaritzen dute eta irakasleak babestuago sentitzen dira. Dena den, egoera ez da asko aldatu, eraso kopurua ez delako murriztu.
Ondo deritzogu espainiako auzitegi bat bullying kasu hauetarako lege bat ezarri izana baina momentuz, horrek ez du kentzen kasu asko egotea oraindik.Bestalde, autoritatearekiko atentu moduan kontsideratzeak ez du eragin handirik izan eta arazoari “izen” bat ezartzeak ez du ezer aldatzen. Ondorioz, alternatibak bilatu beharko liratekela uste dugu, adibidez pertsona espezializatu baten laguntza bilatu eta behar klaseetara bidali, ikasleen portaerak kontrolatzeko.
Nahiz eta ikasleek zigor bat merezi, justiziaren aurrera eramatea ez dela bidea uste dugu. Beraiekin era pazifiko batean tratatu beharra dago, konturatu daitezen egindakoak ondorio latzak izan ditzakeela.
Irakasleek kasu gehienetan salaketak atzera botatzen dituzte sufritzen dituzten mehatxuengatik, batez ere gurasoen partetik.
Egoera hau gogor salatu beharko litzatekeela deritzogu, berriro ere gertatu ez dadin. Etxean gurasoen partetik heziketa egoki bat jasoz arazoa modu handi batean konponduko litzateke, errespetu falta etxetik ekartzen dute eta.
Azkenik, ikasleak gehiegi kexatzen direla uste dugu. Nahiz eta irakasleen jarrera ez gustatu edo ez ulertu, irakaslea irakasteko dagoela ulertu eta errespetua izan behar dute berarengan, inongo erasorik gauzatuz.
Bideo honetan argi ikusten da gaur egun arazoa oraindik konpondu gabe dagoela.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------
3- Artikulu honetan talentu aparteko haurrei buruz hitz egiten da, gaur egun eskola gehienetan ez dago hauentzako heziketa berezirik.
Esan daiteke gaur egun eskoletan talentu aparteko umeak beste ikaskideen moduan hezitzen direla, ez dagoela hauentzako heziketa berezirik.
Kasu hauetan talentu hauek ez dira behar bezala garatzen, beraien talentu hori ez dutelako behar bezala aprobetxatzen edo bideratzen.
Askotan pentsatzen da ume hauentzat hoberena dela beste ikasleekin harreman ona izateko edo besteek minik ez egiteko ikasgela berdinean jartzea.
Baina azken egoera hau gertatzen, gehienetan irakasleek ume talentuduna eredutzat hartzen dutenez ikaskideak berari min egiten saiatzen dira.
Gauzak horrela, egokiena litzateke ume talentudun horientzat gela bereziak egotea, hau da, beraien gaitasun horiek ahalik eta hoberen aprotxatzen laguntzen duten gelak.
Beste aukera bat zera litzateke, ume hauentzat eskola bereziak egotea, horrela besteekin ondo sentituko dira eta beraien talentua errazago adieraziko dute. Hala ere, honek alde txar bat izan dezake, zeren eskola berezi batean egonda beste eskoletako umeekin harremana izatea zailagoa da, eta hau umearen sozializaziorako kaltegarria litzateke.
Gizarteak kontuan eduki behar du norbanako hauek bide bazterrean usteak kostu soziala dakarrela,egoera hau hezkuntza egoki batekin ekiditu zitekeenean. Bukatzeko, badakigu talentu aparteko umeak badaudela eta hauentzat ez dagoela heziketa berezirik, ondorioz, beharrezkoa litzateke Eskola egoera honetaz ohartzea eta dituen baliabideak erabiltzea haur hauie laguntzeko. Bestela, egoera berdinean jarraituz arazoak bi aldeak izango lituzkete, bai haurrak, ezin izango dituelako bere gaitasunak aprobetxatu, eta bai eskolak, haurrak beste ikaskideen tratu txarra jasango duelako.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
4- Artikulu honetan homescholing - ari buruz hitz egiten da. Bertan Donostian gertatu den kasu konkretu bati buruz eta zer nolako egoeratan dagoen gaur egun homeschooling -a estatuan aipatzen da.
Esan daiteke politikoki ez dagoela debekatuta homeschooling - a praktikatzea, baina traba asko daude legedian oztopo direnak berau praktikatzeko orduan. Espainiako legediak dioenez 2 oztopo ipintzen ditu, nahiz eta bizitzan askoz gehiago presentatzen diren. Printzipioz ez dute onartzen homeschooling -a ezagutza minimo batzuk eta beste umeekin erlazionatzeko beharra dagoela argudiatuz.
Ikasketa mota hau praktikatzen dutenek arrazoi ezberdinak izaten dituzte, ideologia politikoa, erlijio arrazoiak… baina ehuneko portzentai handi bat arrazoi pedagogikoak izaten dituzte ikasketa mota hau praktikatzeko.
Esan daiteke homeschooling praktikatzen dutenek abantaila ezberdinak dituztela, bere seme - alabak nahi duten bezala hezitu ahal dituzte eta, gainera denbora gehiago egoten dira elkarrekin familian, erlazioa hobea da seme - alaben artean, txikiek nagusiengandik ikas dezakete eta aldrebes ere bai, ordutegi finkorik ez dute eta beharren arabera aldatu edo moldatu daitezke.
Ekonomikoki garestiagoa izaten da etxeko ikaskuntza praktikatze,a erabaki ezberdinak hartu beharko liratekeelako. Gurasoak klaseak eman behar dituzte beraien lanbideen jardunaldia murriztuz, baita berau utziz ere edota irakasle pertsonal baten zerbitzuak kontratatu behar dira batzuetan, behar den materiala erosi...
Alde politikoari bueltatuz, Espainian dagoen egoera legal hau aldatzeko beharra dago. Debekatuz edo guztiz legala bihurtuz eta nahiz eta jende gutxik praktikatu, eskubidea daukate eta eskolan ematen diren tituluak eskuratzeko aukera izan beharko lukete ere bai.
Egia da sozialitateari buruzko zalantzak badauzkadala. Umeak umeen beharra daukate eta home schoolina ez du sozialtasun askorik ematen, horren ondorioz egokia iruditzen zait jarduera ezberdinak egitea eskolaz kanpo, beste umeekin erlazionatzeko eta sozialtasun hori lortzeko.
jueves, 7 de octubre de 2010
Galdetegia
1. Gaia: home schooling
- Zergatik erabakitzen dute senideek umeak etxean hezitzea? (kasu erreala)
Valentín Velasco eta María José Moreno-rekin jarri gara harremanetan eta azken honek emandako informazioa oso baliogarria izan zaigu Homeschooling-ari buruz gehiago jakitzeko.
Egia esanda betidanik planteatu ginen gure seme alabek etxeko irakaskuntza egitea, baina asko kostatu zitzaigun erabakia hartzea. Ez genuen gertuko inor ezagutzen hori egiten zuenik, eta ez geneukan gaur egun interneten dagoen informazioa.
Madrilen ikastetxe batean (haur hezkuntzan) sartu genuen baino inongo sinesgarritasun gabe eta ordu gutxiz eramaten genuen. Behin betiko erabakia hartzeko bultzatu gintuena, ikastetxeko andereñoak esan ziguna izan zen. Argi utzi zigun gure semeak arazoak zituela, besteak baino motelagoa zela eta gauzak gaizki egiten zituela.
Hurrengo urtean Badajozera joan ginen bizitzera eta Lehen Hezkuntza burutzeko ikastetxeak bilatu genituen. Hala ere, ez zigun batek ere ez konbentzitu eta semea eskolara ez eramatea erabaki genuen.
Gaur egun eskolak daukan planteamendua ez zaigu gustatzen, horren arrazoia ez da zer nolako izaera daukaten irakasleak. Baina adibidez, ez zait gustatzen nola separatzen dituzten umeak adinaren arabera, artifiziala, diskriminatorioa eta guztiz ez hezigarria iruditzen zait.
Sudbury Valley bezalako ikastetxe libreak gustatzen zaizkit, eta hemendik horrelako ikastetxerik balego nire seme alabak hara eramango nituzke pentsatu gabe. Gure etxeko irakaskuntzan testu liburuak ditugu, baina ez diegu behartzen hortik ikastera, garrantzi asko ematen diegu beraien arteko harremanei eta asko ikasten dute bata bestearengandik. Denak elkarrekin egiten dituzte ariketak eta helduak txikiekin egiten dute jolas eta inork ez du inortaz parre egiten.
Nire ustez, gure familia askoz ere elkartuagoa dago home schooling-ari esker. Ordu gehiago pasatzen dugu beraiekin eta denok parte hartzen dugu elkar bizitza egokiagoa izan dadin eta gutxiago diskutitzen dugu.
Estatu honetan Ikastetxe publiko guztiak berdinak dira. Ez dago ikastetxe librerik, eta horrela askatasuna eta aniztasuna galtzen da. Home schooling-arekin zure seme alabak hezitzeko aukera daukazu, eskolak ez dizuna ematen. Bestalde, ikusten joan zaitezke zerk funtzionatzen duen eta zerk ez, eta gauzak aldatzen zure seme alaben ikasteko era alda dezakezu.
Home schooling egiteko kontrak ere badaude:
1- Dirua: Logikoki dirua galtzen duzu lan jardunaldia murriztu egin behar duzulako, edo kasu batzuetan lana utzi ere. Diru gehiago gastatzen duzu eskolako material gehiago erosi behar duzulako: regletak, geoplanoak, balantzak, instrumentu musikalak.
2- Legaltasuna: Etxeko irakaskuntza ez dago debekaturik, baina esan daiteke ez dela guztiz legala. Pertsona askori eman behar zaizkio azalpenak. Etxean irakasten duten pertsonok arazoak izaten ditugu, zerbitzu sozialetan salakuntzak ipintzen dizkigutelako eta gaizkile bezala tratatzen gaituztelako. Gehienetan epaileak familiei ematen die arrazoia, baina momentu txarrak pasatzera behartzen gaituzte.
3- Gutxi gara eta gizartea ez dago prestatuta gure jardueretarako. Biblioteka, zentro kultural… gehienek ez dute eskola ordutan irekitzen. Gehiago izango bagina, aukera gehiago izango genituzke elkarekintza gehieago egiteko. Badajozen 2 familia soilik ginen eta orain Andorrara joan garenez bakarra gelditzen da.
Katalunian, erkidego desberdinetan famili asko aurki daitezke eta noizbehinka elkartzea gustatzen zaigu gure esperientziak kontatzeko eta gure seme alabak ezagutu daitezen. Nire ustez erregulartasun gehiago izanez gero, familia gehiago animatuko liratezke, baina gaur egun asko atzera botatzen dira beldurra dela eta.
4- “La titulitis”: Gure gizartean, edozertarako, izugarri baloratzen dira tituluak. Home schooling praktikatzen dugunok mirariak egin behar ditugu DBHko eta Batxilergoko tituluak lortzeko. Egin daiteke, baina gehienak Institutuan sartzen dira DBHen edo Batxilergoan gero unibertsitatera joateko. Azterketa libreak egonez gero askoz errazagoa izango litzateke.
- Nolakoa da irakasle eta gurasoen arteko harremana?
Seme-alaben heziketa hiru esparrutan ematen da; familia, eskola eta gizartea. Hala ere, lehenengo erantzulea, ordezkaezina, familia da. Eskolaren zeregina, eta batez ere irakasleena, beraien lan profesionalaren bitartez gurasoei beraien umeak hezitzen laguntzea da.
Askotan , arazo baten aurrean gurasoak ikaslearen alde jartzen dira zuzenean irakaslearen argudioak kontuan hartu gabe.
Jakina da gurasoak ere ikasleak izan zirela, eta eskola garaiko esperientzia eta oroitzapenak diztuztela, eta ez da arritzekoa horregatik aurreiritzi eta barneko opilak izatea. Ondorioz, kasu batzuetan “ nire umeari berdina ez gertatzeko” ahalegina egiten dute.
Normalean, gurasoen harremana eskolarekin euren seme- alaben defentsan oinarritzen da, hau da, “ bidegabeko kalifikazioak” aldatzen sahiatzen dira. Gurasoak gehiago arduratzen dira kalifikazioena, seme-alabek ikasi ahal duten guztian baino.
Edozein gurasorentzat gogorra da, umea irakaslearengatik kritikatua izan dela onartzea, edo gogor ebaluatua izatea. Arrazoi kulturalengatik batzuk modu zibilizatuan erantzuten dute, beste batzuk ordea, modu erasokor batean.
Kasu hauetan eskolak, seme-alabei eraso egin baino, hauen haztean eta heltzean kezkatzen dela erakutsi behar du.
Bestalde, jelosia eta gatazka ugari egoten dira guraso eta irakasleen artean. Orokorrean, gurasoak ez dira gai profesionalki irakaslearen lana epaitzeko, baina ez da ahastu behar hauen esanak garrantzitsuak direla, hauen kexak eta gomendioak oso onuragarriak izaten dira irakaslearen auto-kritikarako.
Are gehiago, askotan gurasoek rol-gatazkatsuak gain hartu nahi dituzte. Eskolaren lana kasu hauetan, ez da parte-hartzea ukatzea, baizik eta egitura baten bidez parte-hartze egokia bultzatzea.
Arazo hauek konpontzeko beharrezkoa da gurasoek eta irakasleek batera lan egitea.
Eragile bi hauen hurbilketaren ondorioz arazoak konpontzea pentsatzen dena baino errazagoa da, baina beharrezkoa da hasieratik biek jarrerak edo aldeak bateratzea, ulermen bat lortzeko. Gainera, bien hartean harreman zuzena egotea, hau da, umearen heziketak zein helburu dituen eztabaidatzea ezinbestekoa da.
Bilera hauetan irakasleak umearen aurrerapausoak eta zailtasunak azaleraziko ditu, eta gurasoak eroso sentitu beharko dira beraien zalantzak eta iradokizunak adierazteko.
Irakasle bat gurasoengatik errespetatua eta babestua sentitzen denean, gurasoei zuzentzea askoz errazagoa izaten da, ez delako denbora guztian ebaluatuta eta epaituta sentitzen.
Bibliografia:
http://especiales.latino.msn.com/vueltaclases/articulos.aspx?cp-documentid=25097795
3.Gaia: kultura ezberdinak ikasgelan
-Zer jarrera hartu beharko lukete irakasleek egoera honen aurrean?
Gaur egungo ikastetxeetan kultura aniztasuna gero eta gehiago nabarmentzea ez da kontu berria. Eskolaren helburua hamasei urtera arte derrigorrezko hezkuntza ematea da, hau da, hezkuntza herritar guztiei zabaltzea, baita premiak dituzten herritarrei ere.
Soziologia marxistan oinarrituta dauden hezkuntza politika sozio-kritikoen arabera, gizarte iraultzaren zain egon beharrean, eskola izan behar da gizarteko desberdintasunak zuzenduko dituena, hezkuntza-curriculuma aldatzeko duen indarraren bitartez.
Gure gizartean eskola da gizarte integraziorako lehenengoko tresna, eta, beste
herrialde batetik etorritako haurren kasuan, egokitze eta kulturizazio prozesu bat jasan behar dute.
EAEren kasuan, sistema elebiduna dugu eta, bi hezkuntza ofizial izanik,
ikasle etorkinen harreraren gaineko erabakiek beste kutsu berezi bat hartzen dute. Eskolarako ezezagunak diren kultura eta hizkuntzetako haurrak aldagai berriak ekarriko dituzte eta eskolak, irakasleen funtsezko laguntzaz, estrategia berriak sortu beharko dituzte.
Horregatik, ikasgelako eta ikastetxeko aberastasunaren ezagutza partekatua lortzea irakasle guztien eginkizuna izango da, ikasle atzerritarrak gure gizartean eskubide osoarekin integratzeko aukera izanik.
• Irakasleak arreta berezia izan behar du ulermena errazteko lanean arazoak dituzten ikasleekin.
• Irakaslea izango da ikaslearen kultura eta ohiko kulturaren arteko zubi egingo duena, bitartekaririk nagusiena izanik (ikaslearen kultura ikasgelan agertzeko uneak eratu, harekiko begirunea agertzeraino).
• Beste hizkuntza batzuk ezagutzea ez legoke gaizki, motibazioa etab. azken finean, ezberdintasunak ezagutzea eta kontuan hartzea.
• Ikasleen behar sozialei erantzun (ikasleek gelatik kanpo euskaraz komunikatzeko dituen beharrei, adibidez).
• Ikasleekin batera, irakasleek jarrera irekia eduki behar dute eta ezagutzeko gogoari eutsi beharrra dago. Bestalde, curriculumari askotariko ikusmoldeei heldu beharko zaio, ikasle gehientsuenen ikusmolde bakarra alde batera utziz.
• Bizikidetza sustatzeko jolasak eta ekintzak sustatu.
• Hizkuntza, adina, noiz eskolatzen etab. den kontuan hartu beharreko faktoreak dira irakaslearentzat.
Irakasleei oinarrizko formazioa emateko, beren praktikatik abiatu behar da, metodologia zehatz bat izanik, bai eskola osoan, bai irakasle taldean, eztabaidatutako gaiei buruzko eztabaidak sortzeko, erabakiak hartzeko eta aldaketarako faktoreak nabarmentzeko.
Ondorio gisa, esan daiteke irakasle estrategikoa dela etorkizunekoa, egoera desberdinei aurre egiten dakiena, ikasle, egoera eta testuinguru askori egokitzen dakiena, ikasleak bere ikaskuntza propioa eraiki dezan laguntza ematen duena. Azken finean, kulturaniztasuna gure errealitatean nahitaez kokatua dago eta eskola toki pribilegiatua da hori sustatzeko. Hezkuntza da herrialde bat berritzeko tresnarik garrantzitsuena eta aprobetxatu beharra dago. Aro berri honek historian ez du aurrekaririk izan eta ondoroioz, eskolaren erantzukizuna eta irakasleena zehazkiago, inoiz baino konprometituagoa da gaur egun.
Bibliografia.
www.educacion.navarra.es/infoglueDeliverWorking/Irakasleen+Gida/Kultur+aniztasuna/Baliabideak/Ikasgelan+elkarturiko+kulturen+ezagutza?languageId=6
http://www.mugak.eu/gunea/arauak/edu/iri/hez
Liburua: Mugarik gabeko eskola- Ikasle etorkinen
irakaskuntza ArabanJesús Manuel Septién Ortiz 1-2 kapituluak:
http://www.google.es/url?sa=t&source=web&cd=1&ved=0CBMQFjAA&url=http%3A%2F%2Fwww.ararteko.net%2FRecursosWeb%2FDOCUMENTOS%2F1%2F0_191_1.pdf&ei=mY2rTMa7DYyhOoTKieoG&usg=AFQjCNFN3ZfKnu1qJLh4YKj_PdUrwl7UKg

2. Gaia: irakasle eta gurasoen arteko harremanak umearekiko.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)