ONGI ETORRI GURE TXOKORA!!

viernes, 17 de diciembre de 2010

5. ATALEKO SARRERA

Azkenean! Lortu dugu!!!!

   5 atal hau gure azkenengo lana izango da "irakas funtzioa" irakasgaian. Atal guztiak eginda, azken honetan gogotsu eki diogu lanari, irakasgaia ondo bukatzeko helburuarekin.

   Atal honen abiapuntua tutoretza eta orientazioa da eta gaia ondo ulertzeko hainbat  baliabide erabili ditugu.

   Lehenik eta behin, bi eskema multimedia egin ditugu bi dokumenturen (tutoretza plana eta orientabideak) ideia nagusiak azaltzeko. Are gehiago, eskemak ebaluatzeko errubrika bat egin dugu. 

  Ondoren, tutoretza egoera desberdinak asmatu ditugu, hauen parte hartzaileak eta helburuak argi utziz. Eskola batean tutoretzak eguneroko kontuak dira eta irakaslea zein parte hartzaileak modu egoki batean portatzea beharrezkoa izango da tutoretza horren helburua lortzeko. Kasu honetan ere errubrika bat planteatu dugu.

   Bestalde, tutoretza bat asmatu dugu eta bertan planteaturiko arazoari irtenbidea bilatzeko  tutoretza nola bideratu dugun azaldu eta ageri diren eragileek zein jokabide duten aztertu dugu. Kasu hau modu egokian dagoen ebaluatzeko, hau da, ulergarria den, partehartzaileen papera nolakoa den, arazoa konpondu den etab. ikusteko beste errubrika bat egin dugu.

  Bukatzeko, eta atalari amaiera emanez, autoebaluaketa bat egin dugu gure lanari nota orokorra jartzeko. Honetarako modu egokiena azken errubrika bat egitea litzateke, eta hori da egin duguna.

   Besterik gabe, espero dugu lauhiruhilabete hauetan gure Blog-a bisitatu duzuen guztiei bertan ageri den lana gustatu izatea, betiere gure ahalegin eta gogo guztiarekin egin dugulako.

  Beti bezala, iradokizun eta kritikak onartzen ditugu eta ongi etorriak dira eta gurekin harremanetan jarri nahi duenak irakasfuntzioahig@gmail.com -era mezu bat bidaltzea besterik ez du!


   Eskerrik asko denoi eta beste bat arte! Ongi izan!


                                                               Iker Artola, Gladys Fernandez eta Haizea Garcia
.

MAPA KONTZEPTUALAK

Atal honetako hainbat testu edota kontzeptu laburtzeko asmoz, hiru mapa kontzeptual egin ditugu:

Batetik, bi testuei dagokien bi eskemak:
- Tutoretza planaren inguruko laburpena eta orientabideei buruzko eskema

Bestalde, asmatutako tutoretzaren inguruko eskema egin dugu ere bai, eskematikoki tutoretzaren nondik norakoak hobeto ikus daitezen.
- Asmatutako tutoretzaren eskema

Espero dugu laburpen gisa eta ideia nagusien kontzeptu orokor bat izateko lagungarria izatea!

jueves, 16 de diciembre de 2010

MAPA KONTZEPTUALAREN ERRUBRIKA

Indikatzaileak
BIKAIN
(%100)
OSO ONDO
(%70-80)
NAHIKOA
(%50)
GUTXI
(<%50)

Testuetan irakurritakoa ondo laburtu da


Ideia nagusienak agertzen dira, dena oso ondo laburtuz.


Nahiko ondo laburtuta dago,

Oso ideia gutxi aurkeztu dira eta testuan agertzen dena ez da oso ondo laburtzen


Eskema irakurriz gero, ez dira testuaren ideia nagusienak ulertzen

Eskema ulergarria da


Eskema oso ondo ulertzen da

Eskemaren gehiengoa nahiko argi ulertzen da

Zailtasunak daude eskema era argian ulertzeko

Eskema ez da batere ulertzen

Ideia nagusiak ondo antolatuta eta aurkeztuta daude


Ideia guztiak koherentzia dute eta antolaketa egokia dute


Ideiak ondo aurkeztuta baina aspektu gutxi batzuk falta dira

Ideia nagusi batzuk falta dira eta antolaketa nahiko eskasa da

Ez dago ez antolaketarik ez ideia garrantzitsuenen aurkezpenik

Oro har eskemak itxura ona du


Begi bistaz eskemaren itxura oso erakargarria da


Eskemak nahiko itxura ona du baina hobetu daiteke

Eskemaren itxura sinple eta eskasa da

Eskemaren itxura oso sinplea da eta gainera nahiko nahastua dagoela dirudi


Formato aldetik, argazkiak eta bideoak ageri dira, eskemari itxura hobea emanez.


Argazki eta bideo ugari ageri dira eta informazio gehigarri gisa balio dute

Nahiko argazki ageri dira, bideoren batekin.

Hiruzpalau argazki daude eta bideorik ez

Ez da inongo argazki zein bideorik ageri.

Lagungarria da gaiari buruzko ideia orokorra izateko


Bai, oso lagungarria da, oso konpletoa baita

Lagungarria da, funtsezko ideiak baititu

Aspektu jakin batzuetan bakarrik da lagungarria

Ez da batere lagungarria, nahiago dut testu osoa irakurri

ASMATUTAKO TUTORETZA

KASUA:


    Helburua:  ikasleak hiyab-a eramateagatik  kentzera behartzen du eta gurasoak arazo hori konpontzeko asmoz, tutoretza bat eskatzen dute. 


    Parte hartzaileak:  ikaslea, tutorea eta bere ama.


    Tutoretza nola bideratu: 

        Lehenik eta behin, gurasoak eta ikasleak bilduko gara. Arazoa planteatuko dugu; eskolak ipintzen dituen arauak denentzat berdinak izan behar direla argi utziz.
Horregatik, hiyab-a eta ikur erlijioso guztiak debekatu behar direnaren alde gaude. Klaseetan kultur ezberdinak elkarbizitzen dira baina denok eskolaren kulturara moldatu behar dira. 

   Gurasoen jarrera:  ez dio inori kalterik egiten beste pertsona batek hiyab-a eramatea, haien erlijio eta kulturaren ikurra baita eta errespetua merezi duelako.

Ikaslearen jarrera: ez du ulertzen bere gelako ikaskideek txanoak, zapiak, kate erlijiosoak, palestinoak etab. eraman ahal izatea eta berak, aldiz, ilea eta belarrik ezin estaltzea.

   Gaia eztabaidatu ondoren, konponbide edo akordio batera heltzen gara: ikur eta zeinu guztiak desagertzeko kargua hartzen dugu irakasle bezala, eta horrela, klaseko edozein ikasleri txanoa, zapia edo adierazgarriak diren elementuak kentzeko behartuko zaie. 

   Ondorioz, hiyab-a ere ezingo da eraman klase orduan baina ama konforme geratu da besteei berdina exijituko zaiela ikusita eta bere alabaren eskubide berak dituztelako.

Horrela, bai guraso, ikasle zein irakaslea adostasun batera heldu gara eta irakasle bezala uste dugu denok ikasgelan ikur zein apaingarri adierazgarririk gabe egoteak denok eskubide berean gaudela esan nahiko duela eta ondorioz ez direla kontu horren inguruko liskarrik egongo. Gainera, aspektu horretan ez da ezberdintasunik egongo, guztiok izango baitute ikur horiek kentzeko betebeharra. 
Ezin dugu ahaztu beste kultura bateko pertsona izan arren errespetua merezi duela; nahiz eta hiyab-a kendu behar duen, bere jatorria errespetatu beharra daukagu guztiok eta bere erlijio zein kultura ikasgelan ezagutaraztea garrantzitsua ikusten dugu irakasle bezala. Gainera, hiyab-aren kontuan eskubide bera duelaz aparte, beste aspektu guztietan ere eskubide berak izan behar dituela ohartarazi behar dugu ikasle etorkina. 
Azkenik, gurasoei jakinarazi behar diegu edozertarako laguntza eskaintzeko prest gaudela.

ASMATUTAKO TUTORETZAREN ERRUBRIKA

Indikatzaileak

BIKAIN (%100)
OSO ONDO
(% 70-80)
NAHIKO
(%50)
GUTXI
(<%50)

Adostasun batera heldu da?

Parte hartzaileak hartutako erabakiarekin erabat ados egotea


Denok ados baina iradokizun batzuk suertatuz

Eztabaida latz baten ondoren akordio batera heldu da baina ez da guztiontzat egokiena

Eztabaida oso gogorra izan da eta azkenean ez da akordio batera heldu. Lehengo egoera bera


Parte hartzaileak gustura egon dira?

Guztiok gustora

Gehienok gustora

Gutxi batzuk gustora


Inor ere ez da gustora egon

Helburu nagusia bete da?

Bai bete da


Neurri batean bete da

Minimo batzuk bete dira


Ez da helburua bete

Parte-hartzaileei entzun

Entzun eta iritziak errespetatu

Entzun baina iritzi batzuei kontra egin

Iritzi minimo batzuk errespetatu


Batere ados ez egon eta ez entzun, bakarrik irakasleak hitz egin.

Denbora aldetik zer moduz?



Ordu bat

Ordu erdi baino gehiago

Ordu laurden- ordu erdi

5 minutu edo 3 ordu

Kultura desberdinak errespetatzen dira?

Denok errespetatzen ditugu


Oro har errespetatzen dira.

Ez da behar beste errespetatzen.

Ez dira batere errespetatzen.

Denok eskubide berak  ditugu?

Denok eskubide berean gaude

Gehienok eskubide beran

Gutxi batzuk eskubide beran

Oso gutxi edo inor ere ez dauka eskubiderik.

Ikasleen artean ezberdintasunik ez egotea



Ez dago inolako ezberdintasunik

Desberdintasunak egotekotan ez da oso adierazgarria

Desberdintasun batzuk badaude.

Desberdintasun ugari ageri dira.

ASMATUTAKO TUTORETZA EGOERAK

Helburuak edo tutoretzaren arrazoiak
Parte hartzaileak


Irakasleak ikasleari mobila kendu eta ikasleak jo egiten du irakaslea mugikorra itzul dezan.



Ikaslea/irakaslea/zuzendaria/ikasketa burua


Eskola ordutegi barruan ikasle talde batek eskola kanpoko kontenedoreak erre dituztelako eta, gainera, handik pasatzen ziren ertzaina batzuk harrapatu dituzte.



Ikasle taldea/tutorea/ertzainak


Ikasle batek 5 urteko umea jo duelako.



Tutorea/ikaslea/ikaslearen gurasoak/5 urteko umea/5 urteko umearen gurasoak


Egunero arreta ez prestatzea klasean, baita egin beharrekoak ez egitea ere.



Tutorea/ikaslea/gurasoak


Klase orduetan ikastetxe kanpoan porroak erretzeagatik ikasle talde bati.



Tutorea/gurasoak eta behar baldin bada ikaslea 


Leiho bat apurtzeagatik arazoa konpontzen saiatzea eta nola gertatu den jakitea.



Ikaslea/tutorea/zuzendaria/ eta ikasle lekukoa


Liburutegiko liburu bat lapurtzeagatik tutoretzara deitu



Tutorea/ikaslea/liburutegiko arduraduna


Ikasle-irakasle artean liskarra egon ondoren, ikasleak arkatz bat bota dio irakasleari eta begian eman dio



Ikaslea/tutorea/gurasoak


Kotxeko gurpilak ziztatzeagatik.


Ikaslea/tutorea/irakaslea(kotxeko jabea)



Pintadak egin dituelako ikasle batek.



Ikaslea/tutorea/zuzendaria


Ikasle batek sagarrak leihotik botatzeagatik.



Ikaslea/ikusi duen irakaslea/tutorea


Ikasle batek irakaslearen eserlekuan txintxeta bat ipintzeagatik.



Ikaslea/irakaslea


Eskiatzeko 2 eguneko irteera bat egindakoan, ikasle talde batzuk eraikinean zegoen etxe batera sartu dira lapurtzeko asmoz eta bertako jaunak harrapatu ditu, poliziari deituz.



Ikasleak/tutorea/etxeko jabea eta polizia


Nota txarrak ateratzen dituen ikasle batek bat-batean ikasgai batean bi azterketetan 10 bat ateratzen du eta zoriondu eta animoak emateko asmos tutoretzara deitzen zaio ikasleari.



Ikaslea/tutorea


Ikasle bat txuletarekin harrapatzen dute.



Tutorea/ikaslea


Eskola orduetan beste ikasle baten bizikleta lapurtu.



Tutorea/gurasoak/irakaslea/bizikletaren jabea den ikaslea


Egunero hamar minutu berandu iritsi klasera.



Tutorea/ikaslea


Klase guztiak ez du portaera egokirik musikako klasean.



Tutorea/klase guztia/musikako irakaslea


Bi ikasle jo egin dira klase barruan.



Ikasleak/irakaslea/zuzendaria (arazoa larria bada)



Ikasle batek irakasle bati jotzen dio eta honek ostikoa itzultzen dio.



Irakaslea/zuzendaria/ikaslea/ APAko ordezkaria


TUTORETZA KASU UGARIEN INGURUKO ERRUBRIKA

Indikatzaileak
BIKAIN
 (%100)
OSO ONDO
(%70-80)
NAHIKOA
(%50)
GUTXI
(<%50)

Kasuen helburuak eta parte hartzaileak originalak dira


Oso kasu pentsatuak eta ondo planteatuak aurkeztu dira

Kasuak nahiko originalak dira, nahiz kasu batzuetan originaltasun kutsu bat falta den

Eguneroko bizitzan gerta daitezkeen kasuak dira

Ez da batere pentsatu eta gaian  ez da interesik jarri

Aurkeztutako tutoretzek zentzua dute, bizitza errealean suertatu daitezke


Bai, ez dira kasu arraro eta irrealak planteatzen

Egoera gehienak, normalean gertatu ohi diren kasuak dira

Nahiko ezohikoak diren kasu batzuk planteatzen dira

Aurkeztuta kasu guztiak ez dute zentzurik eta ezin dira eguneroko bizitzan gertatu

Formatua ona da itxura aldetik


Bai, erakargarria izateko tresnak erabili dira

Begi bistaz itxura ona dauka

Formatua nahiko eskasa da eta hobetu daiteke


Testuak lehenengo bistan nahiko itxura txarra du

Helburuak zein partehartzaileak zeintzuk eta nortzuk diren argi ikusten da



Ez dago inongo arazorik elementu nagusiak bereizteko

Nahiko ondo desberdintzen dira helburuak eta parte hartzaileak

Nahiko eskas desberdintzen dira helburuak zein parte hartzaileak

Ezin da bereiztu elementuen artean, kontzeptu guztiak oso nahastuta daude