KASUA:
Helburua: ikasleak hiyab-a eramateagatik kentzera behartzen du eta gurasoak arazo hori konpontzeko asmoz, tutoretza bat eskatzen dute.
Parte hartzaileak: ikaslea, tutorea eta bere ama.
Tutoretza nola bideratu:
Lehenik eta behin, gurasoak eta ikasleak bilduko gara. Arazoa planteatuko dugu; eskolak ipintzen dituen arauak denentzat berdinak izan behar direla argi utziz.
Horregatik, hiyab-a eta ikur erlijioso guztiak debekatu behar direnaren alde gaude. Klaseetan kultur ezberdinak elkarbizitzen dira baina denok eskolaren kulturara moldatu behar dira.
Gurasoen jarrera: ez dio inori kalterik egiten beste pertsona batek hiyab-a eramatea, haien erlijio eta kulturaren ikurra baita eta errespetua merezi duelako.Ikaslearen jarrera: ez du ulertzen bere gelako ikaskideek txanoak, zapiak, kate erlijiosoak, palestinoak etab. eraman ahal izatea eta berak, aldiz, ilea eta belarrik ezin estaltzea.
Gaia eztabaidatu ondoren, konponbide edo akordio batera heltzen gara: ikur eta zeinu guztiak desagertzeko kargua hartzen dugu irakasle bezala, eta horrela, klaseko edozein ikasleri txanoa, zapia edo adierazgarriak diren elementuak kentzeko behartuko zaie.
Ondorioz, hiyab-a ere ezingo da eraman klase orduan baina ama konforme geratu da besteei berdina exijituko zaiela ikusita eta bere alabaren eskubide berak dituztelako.
Horrela, bai guraso, ikasle zein irakaslea adostasun batera heldu gara eta irakasle bezala uste dugu denok ikasgelan ikur zein apaingarri adierazgarririk gabe egoteak denok eskubide berean gaudela esan nahiko duela eta ondorioz ez direla kontu horren inguruko liskarrik egongo. Gainera, aspektu horretan ez da ezberdintasunik egongo, guztiok izango baitute ikur horiek kentzeko betebeharra. Ezin dugu ahaztu beste kultura bateko pertsona izan arren errespetua merezi duela; nahiz eta hiyab-a kendu behar duen, bere jatorria errespetatu beharra daukagu guztiok eta bere erlijio zein kultura ikasgelan ezagutaraztea garrantzitsua ikusten dugu irakasle bezala. Gainera, hiyab-aren kontuan eskubide bera duelaz aparte, beste aspektu guztietan ere eskubide berak izan behar dituela ohartarazi behar dugu ikasle etorkina.
Azkenik, gurasoei jakinarazi behar diegu edozertarako laguntza eskaintzeko prest gaudela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario