Azkenean! Lortu dugu!!!!
5 atal hau gure azkenengo lana izango da "irakas funtzioa" irakasgaian. Atal guztiak eginda, azken honetan gogotsu eki diogu lanari, irakasgaia ondo bukatzeko helburuarekin.
Atal honen abiapuntua tutoretza eta orientazioa da eta gaia ondo ulertzeko hainbat baliabide erabili ditugu.
Lehenik eta behin, bi eskema multimedia egin ditugu bi dokumenturen (tutoretza plana eta orientabideak) ideia nagusiak azaltzeko. Are gehiago, eskemak ebaluatzeko errubrika bat egin dugu.
Ondoren, tutoretza egoera desberdinak asmatu ditugu, hauen parte hartzaileak eta helburuak argi utziz. Eskola batean tutoretzak eguneroko kontuak dira eta irakaslea zein parte hartzaileak modu egoki batean portatzea beharrezkoa izango da tutoretza horren helburua lortzeko. Kasu honetan ere errubrika bat planteatu dugu.
Bestalde, tutoretza bat asmatu dugu eta bertan planteaturiko arazoari irtenbidea bilatzeko tutoretza nola bideratu dugun azaldu eta ageri diren eragileek zein jokabide duten aztertu dugu. Kasu hau modu egokian dagoen ebaluatzeko, hau da, ulergarria den, partehartzaileen papera nolakoa den, arazoa konpondu den etab. ikusteko beste errubrika bat egin dugu.
Bukatzeko, eta atalari amaiera emanez, autoebaluaketa bat egin dugu gure lanari nota orokorra jartzeko. Honetarako modu egokiena azken errubrika bat egitea litzateke, eta hori da egin duguna.
Besterik gabe, espero dugu lauhiruhilabete hauetan gure Blog-a bisitatu duzuen guztiei bertan ageri den lana gustatu izatea, betiere gure ahalegin eta gogo guztiarekin egin dugulako.
Beti bezala, iradokizun eta kritikak onartzen ditugu eta ongi etorriak dira eta gurekin harremanetan jarri nahi duenak irakasfuntzioahig@gmail.com -era mezu bat bidaltzea besterik ez du!
Eskerrik asko denoi eta beste bat arte! Ongi izan!
Iker Artola, Gladys Fernandez eta Haizea Garcia




