ONGI ETORRI GURE TXOKORA!!

viernes, 26 de noviembre de 2010

SARRERA

Lauhilabete honen bukaera heltzear dagoela, lan modularrean jorratu beharreko hainbat egoera edo kontzpetu ikertzen hasi gara. Horren ondorioz, irakas funtzioan hezkidetza gaiaren inguruan aritzeko atal berri bat egin dugu. Bertan, 3 ekarpen, 2 galdera eta lege baten laburpena garatu dugu, gehiago jakiteko erreferentziak publikatuz eta laburpen gisa mapa kontzeptuala eginez.

Besterik gabe, hezkidetza lantzeko baliogarria izatea espero dugu eta iradokizunen bat egonez gero, gure posta pertsonalera mezu bat bidaltzea duzue: irakasfuntzioahig@gmail.com

Ongi izan!!


KASUAREN INGURUKO MAPA KONTZEPTUALA

Hona hemen kasuko gaiaren inguruan egindako mapa kontzeptuala, atal honetan zehar adieraziko ditugun kontzeptuen laburpen moduan.

EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO 2005 eko LEGEA

Lege hau aukeratu dugu kasuaren gaia eta eguneratua dagoen lege bat delako.

Emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioa baina sexuaren ziozko edozein bereizketa mota beren beregi debekatzea ere, arau juridiko batzuetan daude jasota.
Bertan azalduko dugu legeko irakaskuntzarekin lotura  daukaten artikulu batzuk.
Otsailaren 18koan, emakumeen eta gizonen berdintasunean sakondu ez, eta legea sortu zeneko testuingurua aurkezten da, legearen emakumeen mugak ekartzearekin batera. Legeak adierazten dituen helburuak aurrera eramateko ezinbestekoak diren bi baldintza aztertuko dira: politika publikoan parte hartze soziala eta parekotasun politikak.

Hezkuntzan ere garrantzitsua iruditzen zaigu lege honen bereizitasunak plasmatzea, hau da interesgarri iruditzen zaigu bertan legedia aplikatzea, betidanik generoen artean egondako rol banaketa horiek ezabatzeko edo aldatzeko, etorkizunerako txikitatik berdintasun hori ikus dadin.
Hurrengo puntuan legea ulertzeko edo zeintzuk diren bere helburua jakiteko, interesgarrien iruditzen zaigun artikulua azalduko dugu.
Legearen 3.artikulua:
Printzipio orokorra
1-.Tratu berdina.
2-. Aukera-berdintasuna.
3-. Aniztasuna eta ezberdintasuna errespetatzea.
4-. Genero-ikuspegiaren integrazioa.
5-. Ekintza positiboa.
6-. Sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea.
7-. Ordezkaritza orekatua.
8-. Lankidetza eta koordinazioa.
Ondorioz, esan daiteke 2005.urteko lege hau aipatutako aspektu hauek bereizten dituela beste aspektuen artean, eta honi esker emakumearen egoera hobetuz doa.

Gehiago jakiteko erreferentziak:

KASUKO LEHEN EKARPENA

Hezkidetzaren aldeko erronkari buruz jarduten da artikulu honetan. Aurten ikastaro bat prestatu egin da berdintasuna  sustatzeko asmoz eta hezitzaileen artean adostasun maila altua izan da nabarmen. Hezkidetzaren definizioarekin bat, beste hainbat aspektu jorratzen dira artikulu osoan zehar.

Batetik, esan beharra dago pertsona bakoitza desberdina dela. Bakartasun hori hartuta eta garapen propioa osatzeko asmoz, horretan dihardu beharra daukagu irakasleok edo, behintzat, irakasle izateko asmoa dugunok.  Horregatik, irakaslearen betebeharra argia da. Bere laguntzarik ezean, ez da dago hezkidetza gauzatzerik. Prestakuntza, hausnarketa eta egoera berriak probatzea ezaugarri aipagarriak lirateke gure ustez irakasleek behar dutena aipatzerako orduan.

Bestalde, uste dugu sistemak ere baduela bere zeresana. Hau da, egungo sistema hezkidetzara bideratuta eta gai honi arreta handia jarri beharko liokeela uste dugu. Horretarako, aldaketa sakona gauzatu beharra dagoela deritzogu.

Oro har bai ikasle, bai gizarteko biztanle orori egin nahi diegu deia; testuak dioenarekin guztiz ados egonda, autonomoak izan beharko genuke guztiok eta bizikidetza oinarritzat hartuz, berau sustatzeko konpromezua hartu. Gainera, bakoitzaren trebeziak kanporatzeko zeregina ere oso garrantzitsua ikusten dugu. Bi sexuak bereiztea ekiditzea ere proposatzen dugu, denok elkarlanean arituz eta elkarri lagunduz, alegia.

Beste faktore aipagarri bat rol edota estereotipoak lirateke; artikuluak dioen bezala, hezkidetza sustatzerako orduan ez dira kontuan hartzeko irizpideak. Joera sexistei dagokienez, adibidez, argi dago gu garela etiketak jartzearen errudun eta hori ez gertatzeko armonian eta bereizketarik gabe bizi beharko ginateke, gure aburuz.

Bukatzeko, eta ondorio moduan,  hezkidetza inposatzearen lana ez da erraza baina denok gure partetik zerbait egin edota aportatuz, egoera hobeago bat lortu daitekeela iruditzen zaigu. Horregatik, bakoitza den bezalakoa onartuz aurrera egin behar da, berdintasunez, eta daukagun onena azaleratuz!!

KASUKO BIGARREN EKARPENA

HEZIKETA BEREIZTUA EDUKITA IKASLEAK EMAITZAK HOBETZEN DITUZTE, FRAKASO ESKOLARRA MURRIZTUZ.

Artikulu honetan ikastetxeetan ematen den heziketari buruz hitz egiten da. Bertan ikasleak banatuta egoteari esker estatistikak izan duten  hobekuntza handia planteatzen da.

Printzipioz, gaur egun, Espainiako hezkuntza publikoan, ez dago heziketa bereiztua egiteko aukerarik. Gure ustez, umeek jasotzen duten hezkuntza gurasoen aukera izan beharko luke, baina gaur egungo ikaskuntza publikoan aukera gutxi ematen dituzte. Hori nahi izan ezkero, ikastetxe pribatuetara eraman beharko lukete.  

Beste estatu batzuen hezkuntza sistema ikusita eta estatistikak eskainitako emaitzak ikusita, gure  hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmen bat egon beharko lukeela deritzogu. Azken finean, bereizketa hezkuntza publikoan onartu beharko litzateke edo egungo hezkuntzaren metodologia aldatu beharko zen.

Ikusten dugun arazoa hurrengoa da: Espainiako hezkuntzaren metodologia orain dela urte askotakoa da, hau da, antzinako hezkuntzan zegoen metodologi berdina erabiltzen da.
Kasu desberdin bat ikusiz eta estatistiketara bueltatuz, esan dezakegu Estatu Batuetako hezkuntza publikoan ikastetxe bereiztu ugari daudela eta, erreforma egin zutenetik, ikastetxe publiko askok era honetako hezkuntza aukeratu dutela. 
Horren ondorioz, izugarrizko jaitsiera egon da frakaso eskolarrean oro har. Kontuan eduki behar da nesken eta mutilen heziketa etapa ezberdinetan jasaten dela, hau da, heldutasuna lehenago eskuratzen dute neskek mutilek baino.

Bukatzeko, eta ondorio gisa, argi geratu behar da irakasleriaren garrantzia gaur egun oso handia dela. Irakasleek ez dute bere ikasgaia azaldu behar soilik, ikasleen autokontzeptua, autoestimua eta motibazioa ere landu behar dutela iruditzen zaigu, sexua, adina eta haien izaera kontuan izanik, hezkuntza bereiztua edo bereiztua izan. 

KASUKO HIRUGARREN EKARPENA


Artikulu honetan hezkidetzari buruz hitz egiten du eta batez ere etxean egin daitekeen hezkidetzari buruz.
                Eskola mistoak zabaldu zirenetik, orain dela urte dezente ohiko bihurtu zaigu gure seme-alabak elkarrekin hazi eta hezitzearen ideia.
Hala ere etxean gertatzen dena beste kontu bat dela deritzogu. Gaur egun, eskola gehienak berdintasuna aldarrikatzen badute ere, guraso askok ez dute doktrina horrekin bat egiten.
Gurasoek sarritan esaten dute ez dela gauza bera etxean bi mutiko edo bi neskato edukitzea. Baina gure ustez gaur egun berdina izan beharko litzateke, antzina sortu ziren aurreiritzi eta prejuizioak oraindik ere ematen direla argi dago.
Gurasoek ezberdin tratatzen dituzte, jolas ezberdinak prestatuz eta jarrera ere aldatuz. Ondorioz beharrezkoa ikusten dugu lehenik eta behin haurraren inguruan ezberdintasun hauek ekiditea eta berdintasun egoera bat bermatzea. Horrela, umeak berdintasun egoera batean haziko dira eta generoak sortzen dituen ezberdintasunak bereizten ikasiko dute.
                Oso interesgarria iruditzen zaigu gurasoentzako eskolak egotea, beharrezkoa da haurrak ondo hezteko lehenik eta behin gurasoak heztea. Baliteke hauek garaia dela eta generoari buruzko aurreiritziak izatea eta hauek ezabatzeko ezinbestekoa da balore egokiak barneratzea. Eskola hauetan guraso ezberdinak egonda batak bestetik  ikasi dezake, hau da, elkarlana sustatzea ezinbestekoa da. Faktore beharrezkoa ikusten dugu eskola hauetara gurasoak gogoarekin etortzea, bestela ez da posible izango hezteko lana ondo betetzea.
Eskola hauetan zein ipuin eta jolas erabili  dezaketen irakasten da, umeak etxean giro alaia eta pozgarria jazotzeko asmoarekin.
Laburbilduz, gaur egun oraindik gizarte sexista baten bizi garenez,( baliteke guk oraindik kontra asko egin ez  izatea) haurra inguru egoki baten hazi eta hezitua izan dadin beharrezkoa da lehenik eta behin etxean ere eredu hau jarraitzea.

jueves, 25 de noviembre de 2010

KASUKO LEHEN GALDERA

ZEIN ARRAZOI DAUDE HEZIKETA BEREIZIA  AUKERATZEKO?

Hezkidetzari buruz hitz egitean, ezinbestekoa da argitzea pertsona batzuen ustez heziketari dagokionez hobe dela ikasleak sexuaren arabera ezberdintzea. Hezkidetza bultzatzen dutenek heziketa misto bat bultzatzen dute, sexuen arteko bereizketarik egin gabe.Jarraian heziketa bereizia defendatzen dutenek ematen dituzten arrazoi batzuk azalduko ditugu.
      Neska eta mutikoen pertsonalitatea hobeto garatzea 

Neskak biologikoki eta psikikoki mutilak baino lehenago heltzen dira, neskak errendimendu altuago bat izaten dute bigarren hezkuntzan eta kasu batzuetan mutilen errendimendua jetzi egiten da neskekin ematen diren konparazioek lehenaren portaera txartzen dute.  Zentro mistoetan, mutikoen porrot akademikoaren indizea altuagoa da eta motibazio, frustrazio, antsietate eta batzuetan agresibitatea ere agertzen dira. Gela mistoetan agertzen diren arazo hauek, nesken eguneroko jarrerak eta portaera espontaneoak eskola esparruan  abantailak izan ditzakeelako  – lasaiagoak izan ohi dira, diziplinatuagoak, ordenatuagoak -  eta mutilei gelan ezarritako egiturari egokitzea zailagoa egiten zaielako gerta daiteke.

Hezkidetza aurrera eramaten den gela batean nahitaez agertzen dira konparazioak, eta mutilak zakarrak, agresiboak edo motibazio gutxikoak direla pentsatzen da. Hare gehiago, “La Asociación Americana de Mujeres Universitarias”-ek eginiko ikerketa batean 1.331 neska aztertu ostean, determinatu zuten hezkidetza ematen den zentruetan hauek beraien lanean irakasleengandik arreta gutxiago jazotzen dutela eta era berean euren helburuak edo metak lortzeko estimulazio gutxiago dutela.

Lee y Bryk dio heziketa bereizia jazo duten emakume helduek  generoaren rolei buruzko estereotipo gutxiago dituztela, eta autokontzeptu altuagoa dutela.
Finean, heziketa mota honetan ere aukera berdintasuna bermatzen da eta arrazoi indartsuak daude gurasoek eskola hauek beraien seme-alabentzat aukeratzeko.

      Sozializazio prozesua hobetzea

Baieztatu ohi da hezkidetzak eskolak sozializazio prozesuan duen papera betetzerako orduan abantailak eskaintzen dituela. Baina mutilen jarrera klase mistoetan bereizietan baino erasokorragoa eta berekoiagoa da, orokorrean mistoetan mutilek neskak hobeto ulertu arren neskari errespetua galtzen diote.
Ikerketa batzuek ziurtatu dute eskola mistoetan genero estereotipoak indartu egiten direla eta bereizietan estereotipo hauek gainditzerako orduan abantailak sortzen direla.        

     Eraginkortasun akademikoa hobetzea

Hainbat azterketa burutu dira eskola mistoetako eta bereizietako eraginkortasun akademikoa konparatzeko; eta hauetako askok adierazten dute eskola bereizietako ikasleek emaitza akademiko hobeak lortzen dituztela.Bestalde, “Finacial Times”-ek urtero abuztuan, Britainia Handiko “Top independent schools”-en emaitzak publikatzen ditu: azken 5 urteetan 25 eskola onenen %94ak heziketa bereizia eskaintzen zuten.


KASUKO BIGARREN GALDERA

NOLA LANDU DAITEKE HEZKIDETZA?

Gaur egungo eskola mistoa "itxurazko" sexu bereko berdintasunean oinarritzen da oro har. Baina, esan bezala, ez da guztiz parekatua eta oraindik estereotipo edota desberdintasuna dagoela frogatzen duten hainbat aspektu ez dira desagertu; hala nola, hitz sexistaren baten edota etiketa jakin batzuen presentzia. Horregatik, hezkidetza lantzerako orduan hainbat aspektu kontuan hartu behar litzateke.

Batetik, beharrezkoa da aipatutako genero estereotipo hauen desagerpena, gizakiak horien aurrean jarrera salatzailea izan dezala eta era berean hazkunde integralaren alde egin dezan.
Identitatearekin lotutako hainbat aspektu aipagarri honako hauek lirateke:


- Independentzia.
- Autonomia.
- Norberaren baieztapena.
- …


Azken finean, pertsonaren garapenaren oinarria identitatea da. Identitate pertsonala garapen integrala bermatzeko eta pertsona zein gizarte berriak eratzeko oinarria da. Eskubideen onarpena, bizikidetza, elkartasuna, errespetua eta elkarlana ere kontuan harteko funtsak dira.

Esparru guztietan garatu behar da hezkidetza eredua, errespontsabilitatez, konpromezuarekin eta harmonian.
Irakaskuntza – ikaskuntza prozesurako gomendioak, adibidez, ondokoak izan daitezke; indibidualki zein taldeka lan egitea, elkar bizitzen jakitea eta gatazkak zein eguneroko arazo txikiak komunikatzeko gai izatea, betiere konponbide egokia aurkituz. Hausnarketa ere garrantzitsua da, erabakiak hartzerako orduan eta inposatu nahi den arrazoi eta sentimenduen arteko bereizketaren aurka egiteko. Gainera, ebaluazioa ere funtsezkotzat hartzen da, bakoitzaren balorazioa isladatzen duena eta erantzukizunez gauzatzen dena.
Ikastetxeko erlazioei dagokienez, hauen azterketa sakona egitea ez legoke gaizki, eta horrela, maskulinotasun finkoa salatzea (gogorrarena egitea, biolentziaren aurkakoa, inoiz negar ez egitea..), feminitate eredua ikertzen den bezala.

Esku hartze aproposa egin beharra dauka eskolak, azken finean; seriotasunez, publikoa eta pribatuaren arteko loturak deuseztatuz eta sentimendu oro kanporatzeko beharra argi utziz.

Lehen aipatutako bizikidetza kontzeptua garatzeko, norberak behar duena argi edukiz eta hortan aritzeko edota erantzukizunez bidea egiteko, ondoko proposamenak oso baliogarrika izan daitezke:ç
- Ondo sentizeko behar duguna adierazi.
- Gaizki sentizen garen gauza edo egoerak kontuan izan eta konpontzen saiatu.
- Bakoitzaren trebezia pertsonalak erabili erantzun positiboak emateko.
- Adimen globala landu.
- Parekotasunezko harremanak gauzatu.
- Gatazkak modu pazifikoan konpondu.
- Autoestima eta onarpena sustatu.
- …

Bukatzeko, eta ondorio gisa, hezkidetza eredu globala izataren alde egin beharra dago; pertsona izango da lehenbiziko oinarria, gaur egungo haren kontzeptua berriro definitzeko beharrarekin eta singulartasuna, askatasuna eta desberdintasun gutxiagoko mundua antolatzeko gai izatea bezalako aspektuak izan beharko ditu gehienbat.




lunes, 22 de noviembre de 2010

GEHIAGO JAKITEKO ERREFERENTZIAK

Hezkidetzaren inguruko informazioa oro har hemendik har dezakezue.
Erabilgarria izango zaizuelakoan...





Liburuak:

- Género y educación. La escuela coeducativa; GRAO Argitaletxea

- La coeducación. Una propuesta contra la violencia sexista: Instituto Andaluz de la mujer.


viernes, 12 de noviembre de 2010

3. ATALEKO SARRERA

Kaixo lagunok!!

3. atal honetan irakasleen garapen pertsonalari buruz arituko gara.
Lehenik eta behin, 4 ekarpenen inguruko informazioa aztertu eta baloratuko dugu, betiere gai nagusira bideratuz.


Ondoren, galdera jakin bat planteatuko dugu eta iturri ezberdinetatik aurkitutako informazioa kontrastatuz erantzun garatu bat sortuko dugu.

Bukatzeko, 2 talde praktika asmatu ditugu eta haien inguruko instrukzio eta informazio oro hemen izango duzue, ikasgeletan praktikatzeko baliagarria izan daitezke eta.


Besterik gabe, beti bezala atal hau zuen gustukoa izatea espero dugu, eta edozein aholku izatekotan blogean bertan iruzkin bat jartzea duzue, inongo beldurrik gabe!
Beste bide bat gure helbide elektronikora mezu bat bidaltzea litzateke: irakasfuntzioahig@gmail.com

Oso gustora erantzungo diegu zuen proposamen edo zalantzei.

Ongi izan!

Iker, Gladys eta Haizea.

3. ATALEKO MAPA KONTZEPTUALA

Hemen duzue atal honetako laburpena, beti bezala mapa kontzeptualean laburbilduta, ideia nagusiak errazago ulertu eta abiapuntu bat edukitzeko asmoz.

1. GALDERA

ZER DA ADIMENA ETA ZEINTZUK DIRA ADIMEN ANITZAK? (Gardner Teoria)
Adimena, ulertzeko gaitasunari deitzen zaio. Era askotakoak daude, gizarte, balore zein kulturak, beste eginkizun batzuen artean, kondizionatzen diztutenak.
Howard Gardner psikologo estatubatuarrak, 1983.urtean inteligentzia edo adimenaren gaitasuna garatu zitekeela esan zuen, ez dela jaiotzetiko gaitasun bat baizik eta lantzen den gaitasuna dela.
Gardneren teoria ez legoke osorik egongo adimen horiek zeintzuk diren  zehaztu izan ez balitu. Honek, inteligentziak 9 taldetan banandu zituen:
Adimen mota ezberdinak definitzeko, umeen trebetasunak aztertu zituen. Umeetan adierazten diren adimenak behatu zituen umearen kulturaren barnean.
Ondoren, adimen anitzak zeintzuk diren eta zertan bereizten diren duzue, laburki:
1-. Adimen linguistikoa
Adimen garrantzitsuenetariko bat dela estimatzen da. Hizkuntzaren formak identifikatu, aztertu eta manipulatzeko gaitasuna da.
2-. Adimen matematikoa
Arrazoiketa mota ezberdineko arazoak konpontzeko erabiltzen den adimena da.
3-. Adimen musikala
Erritmoa, tonua eta ahots-tinbrea sortu eta hautemateko gaitasuna da.
4-. Adimen espaziala
Mundua ikus espazial batean irudikatzek eta buruko irudietan transformazioak egiteko gaitasuna da.
5-. Adimen kinestesikoa
Gorputzaren mugimenduak kontrolatzeko eta objektuak trebetasunez maneiatzeko gaitasuna da.
6-. Pertsona arteko adimena
Gainerakoen ideia, motibazio eta emozioak bereizteko, ulertzeko eta era egokian erantzuteko gaitasuna da.
7-. Pertsona barneko adimena
Alde kongnitibo, afektibo eta konduktualak baloratzeko, auto-erregulatzeko eta norberaren ezaugarri indartsu eta ahulak antzemateko gaitasuna da.

8-. Pertsonaz kanpoko adimena
Besteei ulertzeko gaitasuna da. Gizakiak mantentzen dituzten harremanetan oinarritzen dena.
9-. Adimen naturalista

Ingurunea, inguratzen gaituena, bereizi, sailkatu eta erabiltzeko gaitasuna da.

--- Ondorengo bideoan adimen anitz ezberdinak irudikatuak ikusteko aukera daukagu.



 

--- Bibliografia eta gehiago jakiteko erreferentziak:


2. GALDERA

NOLA HOBETU DEZAKE IRAKASLEAK AUTOKONTROLA?


Gaur egungo gizartean, badaude irakasle batzuk non ez duten haserreak menderatzeko, bultzadak eragozteko, umeak entzuteko edota haien tokian jartzeko gaitasunik.

Horregatik, batzuetan depresioa, autoestima baxua eta harreman gatazkatsuak dira ondorioetako batzuk, bere haserrera kontrolatu ezinaren ezintasunagatik, hain zuzen ere.

Autokontrola berez, nahi ez dugun zeozer egitea saihesteko estrategi da.
Trebezia antzeko bat da, eta pertsona guztiok praktikan jartzeko ahalmena dugu, betiere entrenatu egiten bada.
Baina entrenamendu hori esan ebharra dago soilik baliogarria izango dela irakasle bere akatsez ohartarazten denean.
Hainbat informazio aurkituz eta kontrastatuz, autokontrola hobetu edota kontrolatzeko konponbide erraz eta praktiko batzuk suertatu dira:

Lehenengokoak, baieztapen positiboak dira. Baieztapen positiboak autokontrola hobe dezake, inkontzientea progamatzen dute eta. Irakasleak bere buruari etengabe konbentzimenduzko baieztapenak eginez gero, eta “dena ondo aterako zait” bezalako pentsamenduekin bizi bada, bide positiboa jarraitzeko aukera handia izango da, autoestima hobetuz. Esperantza minimoren bat izanez gero, gauzak hobetzeko borroka handiagoa izango da eta irakaslearen nortasuna nabarmen sustatuko da.

Azken finean, baieztapen hauek bultzadak ekiditeko baliogarriak dira, betiere autokontrol gehiago edukitzen lagunduz.

 Bigarren konponbide bezala, informazioa modu gogoetatsu batean prozesatzea proposatzen da. Horretarako, “lenguaje interno” izeneko ahozko bitartekaritza beharrezkoa da, erreakzio gogorrak saihesteko balio dutenak.

Pausu edota pauta jakin batzuk jarraituz, arazoa gainditu dezake irakasleak:  
  • Arazoa identifikatu
  • Lasaitasunez, ahalik eta konponbide gehien aurkitzen saiatu
  • Ondorio txarrak saihestu
  • Besteen lekuan jartzen saiatu
  • Helburuak finkatu
  • Soluziorik onenak aukeratu
  • Hobetu nahi diren kontzeptuen inguruan hausnartu
Behin aspektu guztiak ebaluatuta, errazagoa izango da samina kontrolatzea.

Egoera emozionala aztertu beharko luke ere irakaslea, hau da, nola sentitu ohi den normalean, zer egoeratan dagoen haserre… eta lehen aipatutako pautak jarraituz, autokontrola hobetzen saiatu. Beste motatako galderak bere buruan planteatzea ez legote gaizki ere; “zerk eragiten dit haserrea?”,  “Zer pentsatzen dut haserre nagoenean?”, “Zer egiten dut egoera horretan?”…

Azken aholku bezala, tentsioa dagoen momentuetan erlaxatzeko tekniken aipamena dugu. Irakasleari egoera batek gainditzen dionean, beste egoera batean pentsatzea edota beste edonori zer aholku emango liokeen pentsatu beharra du. Beste taktika bat bezala, etzanda jartzea eta behin eta berriz “lasai nago”, “erlaxatuta sentitzen naiz”… bezalako pentsamenduak behin eta berriz errepikatzea onuragarria izan daiteke ere, sakonki arnasa hartuz.
Gogoz aharrausi egitea aproposa dela diote batzuk ere, erlaxazatzeko beste modu bat izan daiteke eta.

Ondorioz, oro har positibismoa sustatu beharra dauka irakasleak bere baitan; garaipen asko dakar, adibidez, gaitasunen bat garatzeko orduan edota ikasgelan bertan nahi dena egiterako orduan. Egoera askoz kontrolatuago izango du positibismo hau garatuz gero.
Autokontzeptua positiboa bada, arrakastara eramango du irakaslea eta poliki poliki garapen  integratzailea garatuz joango da.
Bestalde, gustatzen ez zaion zerbait onartzeko gai izan behar da eta autokontrola praktikan jarri, borondatea eduki eta egoera latzak kontrolatzeko ahalegina egin! Animo!



Bibliografia:


3.GALDERA

ARAZO PSIKOLOGIKOAK IRAKASLEEN ARTEAN?

Galdera honi erantzuten laguntzeko, “Federación de Enseñanza de CCOO” ko nforme bat erabili dugu. Irakasle baten ibilbide profesionalean mota ezberdinetako arazoak sor daitezke. Guk bere garapen pertsonalean agertu daitezkeen arazo bat azalduko dugu, neke emozionala hain zuzen ere. Garrantzitsua da irakaslea arazo honetaz ohartzea eta konponbidea bilatzea, bestela berarentzat eta ikasleentzat kaltegarria bilakatu daiteke.

Estudioaren arabera, irakasleek neke emozionala jasateko, neke psikikoa edo ikaslearekiko nortasun galera izateko joera izan dezakete. Beraien garapen pertsonala galtzen doala ikustean hezitzaile bokazioa urratu edo galdu egiten da.

           Adituen arabera, “ síndrome del quemado” delakoa ez da ustekabean azaltzen, baizik eta prozesu baten amaiera bat da. Irakasleak bere esfortzua handitzen duen heinean, bere estres sentsazioa ere handitzen doa; haserrea, tentsioa, eskola-inguruari beldurra, batez ere ikasgelari ,eta bere akatsen edo hutsuneen pertzepzio desproportzionatua ager daitezke.
   
Carmen Vázpuez-en ustez (Terapia eta Psikologia Zentroko zuzendaria), irakaslegoaren formazioak ez ditu prestakuntza psikologikoak ez auto-ezagutza teknikak barneratzen. Ondorioz, irakasleek ez daukate  taldeko arazoak kudeatzeko eta motibatzeko baliabide psikologikorik.


Irakaslearen lan-eguna, ikasgelan egiten duen lana, etxean eskolako gauzekin egiten duen lana eta etxeko lana gehitzean eguna amaigabea egiten da. Gainera, kontuan hartu beharreko etenak eta deskantsuak oso laburrak eta ez kontsideratuak izaten dira gehienetan.
           
            Gaur egun, lan-ordutegitik kanpo aipatu behar da irakasleek trebakuntza ekintzak egin behar dituztela, hauek ezinbestekoak bihurtzen baitira hezkuntza sisteman mantentzeko eta bere puntuazioa besteekiko handitzeko eta, horrela, lan egonkortasuna lortzeko. Ekintza hauek ere askotan nekea sortzen die irakasleei eta lan hauek burutzeko zailtasunak izan ohi dituzte.

            Bukatzeko, irakasleen lana ez bada konpentsatua izaten, hau da, soldata egoki batekin, deskantsuarekin, lanaren satisfazioarekin, eta gainera ez bazaie beharrezko ondasun eta zerbitzuak eskaintzen, ez balorazio sozial egokia egiten, normalean sortzen diren arazoak gaixotasun bihurtzen dira eta, ondorioz, irakaslearen garapen pertsona lur jota geratzen da, atzerapauso handia emanez.




 Bibliografia

1 TALDE DINAMIKA

LEHEN TALDE DINAMIKA:

IZENBURUA: Ja, Ja (Konfidantza jolasa)

ADIN EGOKIA: 6-12 

TALDEAREN TAMAINA: nahi duenak parte har dezake, ikasgela bat adibidez.

GARAPENA
     1. Jolas honetarako taldekide guztiak lurrean etzanda jarri behar dira gorantz begira. 
     2. Taldekide bakoitzak burua, beste taldekide baten sabelaren gainean eduki beharko du.
     3. Jolaskide batek Ja esango du, eta hurrengoek berdina errepikatu beharko dute, baina aldi bakoitzeko Ja  bat gehituz.
     4. Kontua da Ja asko gehitzerakoan eta sabelean sortzen diren bibrazioen ondorioz taldea barrezka hasten dela kostatu egiten delako segidan ondo esatea.

HELBURUAK:
Jolas honen helburua batez ere ikaskideen artean konfidantza sustatzea da. Normalean, mota hauetako jolas hauek kurtso hasieran egiten dira, konfidantza lortzeaz gain lotsa kentzea lor dezake eta.
Bestearengan konfidantza lortzea garrantzitsua da Ja-k ondo esateko eta hauen kontua eramateko.



MATERIALA: Ez da beharrezkoa inolako materialik izatea, gogoa izatea eta ondo pasatzea dira beharrezkoak.

EBALUAKETA: Joko honen ebaluaketa egiteko garaian kontuan hartu beharreko aspektu garrantzitsuena haurren jarrera da. Hauek jokoan parte hartu badute, saiatu badira Ja-k ondo esaten edo kontatzen eta lotsa galtzea lortu badute, jokoa ondo egin dela esan daiteke. Horrela haurrek beraien artean konfidantza dute eta ikasgelan giro hobea egongo da. 

ALDAGAIAK: 6-7 urterekin normala da joko hau ez hain ondo irtetea, normalean denak lotsatuta daudelako, baina behin jokoa hastean espero da lotsa galtzea.
Gero eta helduagoak izan, jokoa luzeagoa izango eta gero eta algara gehiago egongo dira.

2. TALDE DINAMIKA




JOKOAREN IZENA: Zorionaren gurpila
  
 BEHARREZKOA: zapi bat

 LANTZEN DIREN GAITASUNAK: 

      - autoestima eta nortasuna
      - norberaren irudia
      - komunikazioa
      - adierazpena 
      - errespetua
      - emozionaltasuna


GARAPENA:

Ikaskide guztiak korroan jarriko dira, bat izan ezik. Bolindres bat borobilaren erdin jarriko da eta begiak zapi batekin estaliko zaizkio.
Inguruko ikaskideak, erdian dagoenarengana hurbilduko dira txandaka eta ondorengo aukeretako bat gauzatu beharko da:

  • Kontaktu edota hurbilketa fisikoa: besarkada, musu bat masailean, laztanak…
  • Ahozko komunikazio positiboa: erdian dagoenarengan ikusten diren alde positiboak adierazi beharko zaizkio. (adibidez, “oso gustora sentitzen naiz zurekin nagoenean, oso atsegina zarelako”.)


BEHIN JOKOA BUKATUTA, LORTU BEHARREKOA:

         - Norbera bere buruarekin hobeto edota  pozago sentitzea.
         - Besteengandik desberdina izan arren, norberaren alderdi positiboak identifikatzea eta konturaraztea.
         - Modu desberdinetan komunikazio gaitasunetan trebatzea.


jueves, 11 de noviembre de 2010

1.EKARPENA

     SENTIMENAK ETA EMOZIOAK

Aurkitu dugun artikulu honetan sentimenei eta emozioei buruz hitz egiten da. Bertan emozioak eta sentimenduak kudeatzeko gako batzuk azaltzen dira.
Irakasleen eta ikasleen munduan bi kontzeptu hauek garrantzi handikoak direla deritzogu, norberak dituen sentimenduak eta emozioak azalaraztea ezinbestekoa da burutu beharreko lana ondo egiteko. Irakaslearen garapen pertsonalean faktore oso garrantzitsuak dira, pertsona nolako den edo izan daitekeen ikusten laguntzen digutelako hauek. Horregatik, oso interesgarria iruditzen zaigu gai hau abiapuntutzat hartuta iruzkin bat egitea.

Emozioak, inguruko edo bakoitzaren estimulu batzuei egokitzeko moduak irudikatzen dituen fenomenoa da. Sentimenduek, nahiz eta emozioekin lotuta egon, esanahi ezberdina dute. Sentimendua emozioaren emaitza da, honen bidez, kontzienteak pertsonaren gogo-aldartera sarbidea du. Gizakiaren garunaren dinamikaren parte da eta honek egunero gertatzen diren egoeren aurrean erreakzionatzen uzten dio.

Lehenik eta behin, bakoitzaren (irakasleen) sentsazioak identifikatu behar dira,  “ nola sentitzen naiz?” galdetuz eta erantzuna “ …. sentitzen naiz ” izanik, sentsazioak etiketatuz eta ez ikasleei edo egoerei. Horrela, irakaslea konturatuko da bizitzen ari den egoera berak eragindakoa dela eta ez ikasleek eragindakoa. Oso denbora gutxi dago estimuluen eta erantzunen artean, ondorioz, denbora labur horretan erabaki egokia hartzeak emozioen kudeaketa zuhurra suposatzen du.

Bigarrenik, irakasle batek sentitzen badu errespetatua ez dela, ez zaiola obeditzen edo egoera eskuetatik joan egiten zaiola, orduan errespetatua, obeditua eta egoera kontrolpean duela sentitu behar du. Ondorioz, irakaslea bere behar ez - konstruktiboak alde batera uzten saiatu behar da, bestela ikasgelan egoera deserosoa sortuko luke.


Irakasleak inoiz ahaztu ezin duen gauza bat zera da, emozioak eranskorrak direla, maitasunaren antzera, hau da, ez dira ez bilatzen ezta aurkitzen ere, baizik eta erantsi egiten dira. Horrela, irakaslea gaizki aurkitzen edo sentitzen bada, ikasleak berehala ohartuko dira eta egoera hau bi aldeentzat deserosoa bihurtu daiteke. 




Horretaz gain, irakasleak bere ikasleei aktiboki galdetu behar die ea nola sentitzen diren, edo egoera hobetzeko zer egin daitekeen.
Hau oso beharrezkoa da irakaslearen garapen pertsonalerako, ikasleengandik asko ikasi dezake eta. Adibidez, gelan ikasleak nola sentitzen diren jakiteak taldeko dinamika egokia edo ez den ikustea dakar.


Laburbilduz, irakasle baten garapen pertsonalean eragiten duten faktoreen artean emozioak eta sentipenek garrantzi handia daukate. Ikasgela batean egoteko bi faktore hauek modu egokian garatuak egon behar dira, bestela, ikasleak irakaslea gelan ongi sentitzen ez dela ohartuko dira. Kasu hauetan egoerari buelta ematea behar-beharrezkoa dela iruditzen zaigu.
Gainera sentimenduak eta emozioak adierazteak askatasun kutsua du, hau da, gure barneko gauzak ateratzeko beta dugu (ikasle zein irakasle izanda) eta hau onuragarria da pertsona barnetik askatzeko.

2. EKARPENA

IRAKASLEAK ETA AUTOESTIMA


Ondorengo artikuluan autoestimari buruzko hainbat azalpen ematen dira. Gai hau aukeratu dugu autoestima kontzeptu garrantzitsua delako irakaslearentzat eta bere garapen pertsonalarentzat, pertsona bera  baloratzeko modu bat baita eta, azken finean, bakoitzaren egoeraren arabera norberaren bizitza bideratu ahal daitekeelako.


Kasu honetan, ekarpen osoan zehar, eta betiere irakasleari dagokionez, autoestimaren rola eta horren inguruan zer egiten ari den aztertuko da, autoestima baxuaren eragin orokorrak aipatzearekin bat.

Autoestima jendeak dioenaren eta hainbat jarrera edo jokabideengandik sortu egiten da.
Lehenik eta behin, aipatzekoa da irakasle askok ez dietela garrantzia handirik ematen autoestima bezalako terminoei. Ez dira beren egoera moralaz kezkatzen eta autoestima baxua dute, ondorio gisa.

Horregatik, askotan irakaslearen gutxiespena, protagonismo gabezia, autoritate eza eta irudi txarra edukitzea bezalako joerak gertatu ohi dira.

Jardun eta heziketa pertsonalean asko eragiten du autoestima baxua izateak eta azkenean ikasleei ere kalte egingo dien egoera batean aurki gaitezke. Are gehiago, autoestima baxua izatea porrotera bideratuko du pertsona eta zehazkiago, irakaslea.

Gutxiagotasunaren konplexua sortzeko arriskua badago ere bai; irakasleei dagokienez, egiten dena gutxi baloratuta dagoela uste dute, sustatutako berrikuntzak ez direlako kontuan hartzen eta esfortzuak mespretxatuak izan ohi direlako, kasu gehienetan gurasoen eta administrazioaren partetik. Horrek konfidantza eza sortarazi dezake pertsonan.

Funtsean, egoera negatibo horrek sortzen duen bakarra barne nekea eta desmoralizazio propioa zein kolektiboa da, inolako onurarik sortu gabe.

Ondorioz, argi dago irakaslearen autoestima altua edo baxua izatea bere lanean eta ikasleengan eragina izan dezakeela. Bestalde, errendimenduan, oreka psikikoan eta osasunean eragina du, eta espektatibak baldintzatu daitezke. Porrotak edo garaipenak izatea ere autoestima mailari dagokio.

Artikuluak dioen bezala, autoestima ikasi, aldatu eta hobetu daiteke.
Autoestima egokia lortzeko, kontzeptu positiboa hartu beharko luke irakasleak gure ustez. Horrela, gaitasunak garatzeko trebezia izango du eta segurtasun pertsonala asko handituko da. Horretarako, irakasleak lehendik jakin beharra du zeintzuk diren bere trebeziak eta ahultasunak.

Bakoitzaren asetasuna, ongizate psikikoa eta harreman sozialak autoestimarekin harreman estua dute eta hiru hauek bete daitezen lortu behar da, bizi maila hobetuz eta garapen pertsonala sustatuz.


Kontzeptu negatiboak erakusten duten joera oro transformatu behar direla deritzogu, irakaslea errespetatua izateko eta persona garrantzitsutzat hartu dadila, gizarterako pertsonaiarik garrantzitsuenetariko bat baita eta bere lana aintzat hartu behar delako.

Irakasle on batek azken finean haurren etorkizuna bermatzen du eta ez zaio inoiz begi txarrez begiratu behar, guztiz kontrakoa. Umearengatik egindako guztia baloratu beharra dago eta bere lana goraipatu.


Hori guztia egi bihurtuz, irakaslearen autoestima baxua izateko probabilitatea txikiagoa izango da eta ondorioz, bere garapen pertsonalak positiboki egingo du aurrera.

Dena den, irakasleei deia egiten diegu autoestima landu dezaten, kontuan hartzeko gaia dela ohartaraziz. Horrela, ikasgelan aldaketa jakin batzuk egin nahi badira eta egoera kontrolatuta eduki nahi bada, erraztasun handiagoarekin lortuko da irakaslea bere buruarekin pozik badago.

Ez dakigu zuek zer uste duzuen baina… Nolakoa izango litzateke autoestima alturik gabeko irakasleez osatutako gizarte bat?