Artikulu hau teknologia berriei buruzkoa da. Hik Hasi aldizkariak argitaratutako ekarpen honetan: LARRAZA, Edurne. NUPeko irakasleak gai honi buruz informazio eta argibideak eskaintzen dizkigu.
Gure ustez, gaur egun lan munduan orokorrean teknologia berriek duten papera oso garrantzitsua da, batez ere lanbide hauen garapenean. Horregatik beharrezkoa eta interesgarria iruditzen zaigu honi buruzko iruzkin bat egitea.
Irakasleen ibilbide profesionalean arlo honek gero eta garrantzi handiagoa dute, ikasgeletan teknologia berri hauek praktikan jarri behar izango dituztelako.
Lehenik eta behin, badakigu oso garrantzitsua dela informatika behe eta erdiko mailako hezkuntzan irakastea. Baina, Edurne Larrazak dioenarekin ados gaude; adin gazte horietan ordenagailuaren barne egiturei edo programaketei buruz jakitea baino garrantzitsuagoa da, ordenagailua lan tresna ahaltsu bat bilakatu daitekeela ulertzea.Haurrak honetaz ohartzeko beharrezkoa da beraien irakasleek ere horrela ikustea
Jakina da, orain irakasle moduan hasi berri diren irakasleek orain dela 30 urte hasi zirenek baino jakintza gehiago dituztela arlo honetan, horregatik, azken hauek esfortzu handiagoa egin beharko dute teknologia berrietara egokitzeko.
Egoera honi konponbidea emateko proposamen
batzuk aipatuko ditugu. Lehenik eta behin, ikastetxe batean gaur egun generazio ezberdinetako irakasleak daudela jakinda, oso aberasgarria izango litzateke hauen arteko elkarlana, hau da, gazteenek teknologia berriei buruzko jakintzak helduenei transmititzea eta ikasten laguntzea, eta bestalde, helduenek beraien esperientzia profesionalean oinarrituz ikasgelan gerta daitezkeen arazoen aurrean konponbidea aurkitzen laguntzea.
Bigarrenik, ikastaroak jasotzeko aukera dago. Eskoletan teknologia berriak modu egokian txertatzeko enpresa ezberdinek honi buruzko ikastaroak eskaintzen dituzte. Hauetara joatea oso aberasgarria litzateke orokorrean eskolako eragile guztientzat. Hala ere, ikaskuntza prozesu hau bizitza guztian zehar luzatu beharko litzateke, zeren eta teknologia egunero berritzen da.
Amaitzeko, komenigarria da esatea, gure kasuan, hau da, euskaldunon kasuan, sortze lan handia egin beharko dugula. Euskarazko programa oso gutxi daudenez, ikasgeletan gehienetan gazteleraz aritu behar gara teknologia berriak erabiltzerakoan.
Euskarazko programei bultzada bat emateko, beharrezkoa ikusten dugu, gazteok eta batez ere, guk (etorkizuneko irakasleok) iniziatiba hartzea eta programa berriak sortzen saiatzea.

Lan polita !!!!
ResponderEliminarMesedez etiketak ondo jarri, bestela Haizea eta Iker ez dira agertuko interneten