- Zergatik erabakitzen dute senideek umeak etxean hezitzea? (kasu erreala)
Valentín Velasco eta María José Moreno-rekin jarri gara harremanetan eta azken honek emandako informazioa oso baliogarria izan zaigu Homeschooling-ari buruz gehiago jakitzeko.
Egia esanda betidanik planteatu ginen gure seme alabek etxeko irakaskuntza egitea, baina asko kostatu zitzaigun erabakia hartzea. Ez genuen gertuko inor ezagutzen hori egiten zuenik, eta ez geneukan gaur egun interneten dagoen informazioa.
Madrilen ikastetxe batean (haur hezkuntzan) sartu genuen baino inongo sinesgarritasun gabe eta ordu gutxiz eramaten genuen. Behin betiko erabakia hartzeko bultzatu gintuena, ikastetxeko andereñoak esan ziguna izan zen. Argi utzi zigun gure semeak arazoak zituela, besteak baino motelagoa zela eta gauzak gaizki egiten zituela.
Hurrengo urtean Badajozera joan ginen bizitzera eta Lehen Hezkuntza burutzeko ikastetxeak bilatu genituen. Hala ere, ez zigun batek ere ez konbentzitu eta semea eskolara ez eramatea erabaki genuen.
Gaur egun eskolak daukan planteamendua ez zaigu gustatzen, horren arrazoia ez da zer nolako izaera daukaten irakasleak. Baina adibidez, ez zait gustatzen nola separatzen dituzten umeak adinaren arabera, artifiziala, diskriminatorioa eta guztiz ez hezigarria iruditzen zait.
Sudbury Valley bezalako ikastetxe libreak gustatzen zaizkit, eta hemendik horrelako ikastetxerik balego nire seme alabak hara eramango nituzke pentsatu gabe. Gure etxeko irakaskuntzan testu liburuak ditugu, baina ez diegu behartzen hortik ikastera, garrantzi asko ematen diegu beraien arteko harremanei eta asko ikasten dute bata bestearengandik. Denak elkarrekin egiten dituzte ariketak eta helduak txikiekin egiten dute jolas eta inork ez du inortaz parre egiten.
Nire ustez, gure familia askoz ere elkartuagoa dago home schooling-ari esker. Ordu gehiago pasatzen dugu beraiekin eta denok parte hartzen dugu elkar bizitza egokiagoa izan dadin eta gutxiago diskutitzen dugu.
Estatu honetan Ikastetxe publiko guztiak berdinak dira. Ez dago ikastetxe librerik, eta horrela askatasuna eta aniztasuna galtzen da. Home schooling-arekin zure seme alabak hezitzeko aukera daukazu, eskolak ez dizuna ematen. Bestalde, ikusten joan zaitezke zerk funtzionatzen duen eta zerk ez, eta gauzak aldatzen zure seme alaben ikasteko era alda dezakezu.
Home schooling egiteko kontrak ere badaude:
1- Dirua: Logikoki dirua galtzen duzu lan jardunaldia murriztu egin behar duzulako, edo kasu batzuetan lana utzi ere. Diru gehiago gastatzen duzu eskolako material gehiago erosi behar duzulako: regletak, geoplanoak, balantzak, instrumentu musikalak.
2- Legaltasuna: Etxeko irakaskuntza ez dago debekaturik, baina esan daiteke ez dela guztiz legala. Pertsona askori eman behar zaizkio azalpenak. Etxean irakasten duten pertsonok arazoak izaten ditugu, zerbitzu sozialetan salakuntzak ipintzen dizkigutelako eta gaizkile bezala tratatzen gaituztelako. Gehienetan epaileak familiei ematen die arrazoia, baina momentu txarrak pasatzera behartzen gaituzte.
3- Gutxi gara eta gizartea ez dago prestatuta gure jardueretarako. Biblioteka, zentro kultural… gehienek ez dute eskola ordutan irekitzen. Gehiago izango bagina, aukera gehiago izango genituzke elkarekintza gehieago egiteko. Badajozen 2 familia soilik ginen eta orain Andorrara joan garenez bakarra gelditzen da.
Katalunian, erkidego desberdinetan famili asko aurki daitezke eta noizbehinka elkartzea gustatzen zaigu gure esperientziak kontatzeko eta gure seme alabak ezagutu daitezen. Nire ustez erregulartasun gehiago izanez gero, familia gehiago animatuko liratezke, baina gaur egun asko atzera botatzen dira beldurra dela eta.
4- “La titulitis”: Gure gizartean, edozertarako, izugarri baloratzen dira tituluak. Home schooling praktikatzen dugunok mirariak egin behar ditugu DBHko eta Batxilergoko tituluak lortzeko. Egin daiteke, baina gehienak Institutuan sartzen dira DBHen edo Batxilergoan gero unibertsitatera joateko. Azterketa libreak egonez gero askoz errazagoa izango litzateke.
2. Gaia: irakasle eta gurasoen arteko harremanak umearekiko.
- Nolakoa da irakasle eta gurasoen arteko harremana?
Seme-alaben heziketa hiru esparrutan ematen da; familia, eskola eta gizartea. Hala ere, lehenengo erantzulea, ordezkaezina, familia da. Eskolaren zeregina, eta batez ere irakasleena, beraien lan profesionalaren bitartez gurasoei beraien umeak hezitzen laguntzea da.
Askotan , arazo baten aurrean gurasoak ikaslearen alde jartzen dira zuzenean irakaslearen argudioak kontuan hartu gabe.
Jakina da gurasoak ere ikasleak izan zirela, eta eskola garaiko esperientzia eta oroitzapenak diztuztela, eta ez da arritzekoa horregatik aurreiritzi eta barneko opilak izatea. Ondorioz, kasu batzuetan “ nire umeari berdina ez gertatzeko” ahalegina egiten dute.
Normalean, gurasoen harremana eskolarekin euren seme- alaben defentsan oinarritzen da, hau da, “ bidegabeko kalifikazioak” aldatzen sahiatzen dira. Gurasoak gehiago arduratzen dira kalifikazioena, seme-alabek ikasi ahal duten guztian baino.
Edozein gurasorentzat gogorra da, umea irakaslearengatik kritikatua izan dela onartzea, edo gogor ebaluatua izatea. Arrazoi kulturalengatik batzuk modu zibilizatuan erantzuten dute, beste batzuk ordea, modu erasokor batean.
Kasu hauetan eskolak, seme-alabei eraso egin baino, hauen haztean eta heltzean kezkatzen dela erakutsi behar du.
Bestalde, jelosia eta gatazka ugari egoten dira guraso eta irakasleen artean. Orokorrean, gurasoak ez dira gai profesionalki irakaslearen lana epaitzeko, baina ez da ahastu behar hauen esanak garrantzitsuak direla, hauen kexak eta gomendioak oso onuragarriak izaten dira irakaslearen auto-kritikarako.
Are gehiago, askotan gurasoek rol-gatazkatsuak gain hartu nahi dituzte. Eskolaren lana kasu hauetan, ez da parte-hartzea ukatzea, baizik eta egitura baten bidez parte-hartze egokia bultzatzea.
Arazo hauek konpontzeko beharrezkoa da gurasoek eta irakasleek batera lan egitea.
Eragile bi hauen hurbilketaren ondorioz arazoak konpontzea pentsatzen dena baino errazagoa da, baina beharrezkoa da hasieratik biek jarrerak edo aldeak bateratzea, ulermen bat lortzeko. Gainera, bien hartean harreman zuzena egotea, hau da, umearen heziketak zein helburu dituen eztabaidatzea ezinbestekoa da.
Bilera hauetan irakasleak umearen aurrerapausoak eta zailtasunak azaleraziko ditu, eta gurasoak eroso sentitu beharko dira beraien zalantzak eta iradokizunak adierazteko.
Irakasle bat gurasoengatik errespetatua eta babestua sentitzen denean, gurasoei zuzentzea askoz errazagoa izaten da, ez delako denbora guztian ebaluatuta eta epaituta sentitzen.
Bibliografia:
http://especiales.latino.msn.com/vueltaclases/articulos.aspx?cp-documentid=25097795
3.Gaia: kultura ezberdinak ikasgelan
-Zer jarrera hartu beharko lukete irakasleek egoera honen aurrean?
Gaur egungo ikastetxeetan kultura aniztasuna gero eta gehiago nabarmentzea ez da kontu berria. Eskolaren helburua hamasei urtera arte derrigorrezko hezkuntza ematea da, hau da, hezkuntza herritar guztiei zabaltzea, baita premiak dituzten herritarrei ere.
Soziologia marxistan oinarrituta dauden hezkuntza politika sozio-kritikoen arabera, gizarte iraultzaren zain egon beharrean, eskola izan behar da gizarteko desberdintasunak zuzenduko dituena, hezkuntza-curriculuma aldatzeko duen indarraren bitartez.
Gure gizartean eskola da gizarte integraziorako lehenengoko tresna, eta, beste
herrialde batetik etorritako haurren kasuan, egokitze eta kulturizazio prozesu bat jasan behar dute.
EAEren kasuan, sistema elebiduna dugu eta, bi hezkuntza ofizial izanik,
ikasle etorkinen harreraren gaineko erabakiek beste kutsu berezi bat hartzen dute. Eskolarako ezezagunak diren kultura eta hizkuntzetako haurrak aldagai berriak ekarriko dituzte eta eskolak, irakasleen funtsezko laguntzaz, estrategia berriak sortu beharko dituzte.
Horregatik, ikasgelako eta ikastetxeko aberastasunaren ezagutza partekatua lortzea irakasle guztien eginkizuna izango da, ikasle atzerritarrak gure gizartean eskubide osoarekin integratzeko aukera izanik.
• Irakasleak arreta berezia izan behar du ulermena errazteko lanean arazoak dituzten ikasleekin.
• Irakaslea izango da ikaslearen kultura eta ohiko kulturaren arteko zubi egingo duena, bitartekaririk nagusiena izanik (ikaslearen kultura ikasgelan agertzeko uneak eratu, harekiko begirunea agertzeraino).
• Beste hizkuntza batzuk ezagutzea ez legoke gaizki, motibazioa etab. azken finean, ezberdintasunak ezagutzea eta kontuan hartzea.
• Ikasleen behar sozialei erantzun (ikasleek gelatik kanpo euskaraz komunikatzeko dituen beharrei, adibidez).
• Ikasleekin batera, irakasleek jarrera irekia eduki behar dute eta ezagutzeko gogoari eutsi beharrra dago. Bestalde, curriculumari askotariko ikusmoldeei heldu beharko zaio, ikasle gehientsuenen ikusmolde bakarra alde batera utziz.
• Bizikidetza sustatzeko jolasak eta ekintzak sustatu.
• Hizkuntza, adina, noiz eskolatzen etab. den kontuan hartu beharreko faktoreak dira irakaslearentzat.
Irakasleei oinarrizko formazioa emateko, beren praktikatik abiatu behar da, metodologia zehatz bat izanik, bai eskola osoan, bai irakasle taldean, eztabaidatutako gaiei buruzko eztabaidak sortzeko, erabakiak hartzeko eta aldaketarako faktoreak nabarmentzeko.
Ondorio gisa, esan daiteke irakasle estrategikoa dela etorkizunekoa, egoera desberdinei aurre egiten dakiena, ikasle, egoera eta testuinguru askori egokitzen dakiena, ikasleak bere ikaskuntza propioa eraiki dezan laguntza ematen duena. Azken finean, kulturaniztasuna gure errealitatean nahitaez kokatua dago eta eskola toki pribilegiatua da hori sustatzeko. Hezkuntza da herrialde bat berritzeko tresnarik garrantzitsuena eta aprobetxatu beharra dago. Aro berri honek historian ez du aurrekaririk izan eta ondoroioz, eskolaren erantzukizuna eta irakasleena zehazkiago, inoiz baino konprometituagoa da gaur egun.
Bibliografia.
www.educacion.navarra.es/infoglueDeliverWorking/Irakasleen+Gida/Kultur+aniztasuna/Baliabideak/Ikasgelan+elkarturiko+kulturen+ezagutza?languageId=6
http://www.mugak.eu/gunea/arauak/edu/iri/hez
Liburua: Mugarik gabeko eskola- Ikasle etorkinen
irakaskuntza ArabanJesús Manuel Septién Ortiz 1-2 kapituluak:
http://www.google.es/url?sa=t&source=web&cd=1&ved=0CBMQFjAA&url=http%3A%2F%2Fwww.ararteko.net%2FRecursosWeb%2FDOCUMENTOS%2F1%2F0_191_1.pdf&ei=mY2rTMa7DYyhOoTKieoG&usg=AFQjCNFN3ZfKnu1qJLh4YKj_PdUrwl7UKg
No hay comentarios:
Publicar un comentario