Amaia Urteaga, Gasteizen jaioa, 47 urte ditu eta Lehen Hezkuntzako andereñoa dugu. Gaur egun, Dulantziko herri eskolan ari da lanean baina bere bizitzako urterik gehienenak Gasteizko Toki Eder ikastolan eman ditu. Hona hemen berari egindako elkarrizketa osoa:
- Hasteko, nolatan erabaki zenuen magisteritza ikastea?
- Hasteko, nolatan erabaki zenuen magisteritza ikastea?
Ba.. pentsatu gabe. Hasiera batetik ez neukan batere pentsatuta magisteritza ikastea. Matematikako lehenengo maila egin nuen eta ez nuenez ezer gainditu zerbait ikasi behar nuen eta beste karrera batzuk ez nituenez gustoko, probatzeagatik hasi nintzen magisteritza ikasten. Behin karrera aterata, orain oso pozik nago daukadanarekin eta nahiz matematika asko gustatu oraindik, badaukat aukera beste maila batean baina, modu batean, mundu horretan aritzeko. Gustora nago nagoen moduan.
- Ikasitako irakasgai guztietatik zein izan zein gehien eta gutxien balio izan zitzaizuna?
Asignatura bezala, lanerako bat ere ez ez dit ezertarako balio izan. Gustatu, aldiz, asko. Adibidez, karrera zientzietatik egin nuenez, matematika, biologia, geologia, kimikako praktikak etab. asko gustatu zitzaizkidan eta gutxien psikologia eta pedadogogia. Oso latzak ziren, tristeak, etekin gabeak momentu horretan, teoria besterik ez zen ematen eta.
- Nola sentitu zinen unibertsitateko praktikak egiterako orduan?
Oso berezia izan zen, ordura arte ez nekien nola funtzionatu behar zuen horrelako klase bat. Lehenengo praktikak haur hezkuntzan egin nituen eta oso txikiak ziren eta ez zaizkit asko gustatzen ume txikiak. Bigarrenean, hobeto. Lehen hezkuntzan eta garai hartan euskara ematen zuen irakasle batekin (HH-ko praktika ez zen euskaraz izan) aritu nintzen eta oso gustora. Egia esan, harrituta nengoen egiten zen lanarekin, unibertsitatean ez baitzuten errealitateari buruzko ezer esaten, pautak baino ez zituzten ematen lan bat egiteko baina oso gutxitan aipatzen zuten benetako errealitatea.
- Nola izan zen umeekin lanean izandako lehen esperientzia?
21-22 urterekin izan zen, karrera bukatu ostean. Oso latza izan zen, 30 ume baino gehiago, 4 urtekoak, elurra ari zuen lehenengo egunean... oso ondo gogoratzen dut, zapatak eramaten zituzten aldatzeko eta lehenengoari botak eta txamarra jantzen nizkion, ondoren bigarrenari, hirugarrenari... eta hamargarrenerako jada lehenengokoak dena kentzen ari zen. Horregatik, ez nintzen inoiz hogeita hamargarreneraino heldu. Latza, ume asko.. ez nekien zer egin nahiz ondoko klaseko andereñoak asko lagundu zidan baina bueno, egun batzuk izan ziren eta laster moldatu nintzen.
- Izan al duzu zure ikasgelan inoiz egoera berezirik?
Egoera berezi asko gertatzen dira egunero. Egoera zail bat dut gogoan, hala ere.
Behin, haurdun nengoela, eraso egiten zuen ume bat zegoen ikasgelan, kasketak harrapatzen zituena eta batzuetan indarra erabiltzen zuen. Egun batean arazo bat izan genuen zerbait esan niolako eta berak ez zuelako onartzen, eta paretaren aurka eraman ninduen txirula batekin mehaxatuz. Bere amaordea ere haurdun zegoen eta, ondorioz, pentsatu nuen identifikazio konturen bat izan zitekeela.
- Horren aurrean zer neurri hartu zenituen?
Momentu horretan ezer ere ez. Egoera pasatzen utzi behar duzu, guztiok ahalik eta min gutxien hartzeko. Ondoren batzorde edo kontsultorioren bat deitzen da irakasleekin edo umearen tutoreekin.
Denok batera erabakiko ziren neurri batzuk berakiko baina oraintxe bertan ez dut gogoratzen. Nik neuk zuzenean ez nuen ezer egin. Berarekin hitz egingo genuela imaginatzen dut, barkamena eskatuko zidala eta damutzeko borondatea agertuko zuela baina ez dut bereziki gogoratzen zer izan zen.
Ona, oso ona.
- Laguntzen al diozue elkarri?
Bai, asko, ezinbestekoa dela deritzot.
- Eta inoiz gertatu al zaizu beste ikastola batean harreman txarrik suertatzea?
Arazoak beti sortzen dira, batez ere irakaslegoaren kopurua handia bada baina nik bereziki ez dut bizi izan egoera kezkagarririk. Batzuetan behar bada izakerak ez dira gustukoak edo arazotxoren bat izan ohi da, baina nahiko puntualak izan dira oro har.
- Eta gurasoekin zer moduzko harremana dago oro har?
Nik uste ona dela, beraiek entzuten dute, zuk ere entzuten diezu... eta denon artean saiatzen gara umearen onena egiten. Beraz, ez legoke arazorik egon behar.
Egia da azkenaldi honetan gurasoek gero eta denbora gehiago uzten dituztela eskolan eta batzuetan errudun sentitzen dira. Badirudi ikastolako instituzioari, ez bakarrik irakasleari, umeak denetik egin dezan eskatzen zaiola eta zeozer gertatzen bazaio errua zuri botatzen dizute. Zaila da batzuetan, azkenengo urte hauetan hori gertatu izan da baina oro har ondo, niri dagokidanez.
- Izan al duzu arazorik guraso baten batekin?
Ez, agian desadostasunen bat kriterioren batean bai, izan dut.
Adibide gisa, behin guraso batzuk nik zuzendutako azterketa bat zuzendu zuten. Ohar batean zera jarri zidaten: “hemen hau baloratu duzu eta guk horrela baloratzen dugu, beraz zuk jarritako nota hau da eta guk nota hau izan behar dela uste dugu”. Horrelakoren bat bai, baina gero gauzak hitz egiten konpontzen dira eta harrezkero ez dut arazo handirik izan gurasoekin orokorrean.
- Zer deritzozu homeschooling fenomenoari buruz?
Ez nekien fenomeno hori existitzen zenik, baina orain aipatzen duzula kasualitatez nik aurten etxean urte bat eman duen umea hartu dut. Hala ere, iritzia ezin dizut eman, ez dakit nola doan hori, imaginatzen dut etxean formazio akademiko intragala guraso batzuentzat errazagoa izango dela eta bere logika badaukala deritzot baina hori oso ondo lotuta egon beharko litzateke legalki eta akademikoki, fenomeno hau gerta dadin.Dena den, hezkuntza etxean egitea ez dago txarto betiere isolamendua gertatzen ez bada, umea bakarrik hezitzen bada gabezia handi bat sor daitekeelako sozialki.
- Nola ikusten duzu etorkizuneko irakaskuntza?
Ba aldaketa askorik gabe, egia esan. Badirudi badatozela aldaketak baina funtsean gutxi ikusten dut.
- Eta irakaslegoa?
Berdintsu, aldaketa askorik gabe. Ikusten dudan jende gaztea oso galduta ikusten dut baina normala da, esperientzia lortu arte. Eta beti bezala, pertsonak garen heinean desberdinak gara, batzuk ideia eta gogo askorekin datoz, diziplinaren alde eta beste batzuk, ordea, ez dute ez ideia ez gogo askorik baina pertsonen arabera da eta nik ez dut irakaslegoaren aldaketarik somatzen. Gure adinekoekin konparatuz gero, guk gazteei lagundu egiten diegu eta beraiek gauza asko aportatzen dizkigute.
- Ez al duzu aldaketarik ikusten “web 2.0” delakoaren inguruan teknologia dela eta?
Momentuz ez, badakit gauzak aldatuko direla etorkizun ez oso hurbilera; 5urte barru ez behintzat. Zuek guk baino askoz gehiago erabili behar izango dituzue eduki teknologikoak baina bitarteko baliagarri bezala erabili beharko genuke soilik, ez helburu bat bezala. Tresna bat bezala kontsideratu beharra dago.
- Ez duzu uste liburuak desagertuko direla?
Espero dut ezetz. Ez dut uste guztiz gertatuko denik.
Liburu bat irakurri edota idaztea gozamena izan behar dela deritzot, eta hori ezin da kendu.
- Zer egin duzu edo egingo zenuke ikasle problematiko baten aurrean?
Nik uste ez dudala inoiz izan ikasle problematikorik, horrela esanda.
Ikasle guztiak desberdinak dira eta horrelaxe hartu behar dira. Bakoitzak bere nortasuna bere gaitasunekin eta hortik abiatu behar gara bere heziketa integrala osatu arte edo horretan saiatu.Zerbait puntuala gertatzen bada, puntualki hartzen dira neurriak eta jarraian gertatzen baldin bada zeozer, agian beste batzuekin hartu beharko lirateke erabaki batzuk bere jarrera edo arazoa konpontzeko.
Jarrera arazoa bada, oso zaila izaten da aldatzea. Kontrolatzen saiatzen gara, jarrera hori eremu konkretu batean. Jarrera aldaketa asko denbora luzean ematen dira, ezin da jarrera bat aldatu egun batetik bestera, behintzat arazo larriak ematen baditu.
Laguntza eskatu, behatu, hitz egin ikaslearekin, bai guraso edo beste irakasleekin etab. eta denon artean erabaki batzuk hartu arazo larria baldin bada betiere.
Arazo puntuala baldin bada, egunean bertan eta momentuan bertan saiatzen naiz ekiditzen eta batzuetan ikaskideek ere parte hartzen dute hori konpontzeko orduan.
- Izan al duzu heziketa berezia behar duen ikaslerik?
2urtetan ikasle integratua izan dut, “x frágil” bezala diagnostikatuta, autismo moduko sindrome bat dena.
Berak gela berezi bat zeukan eta gurekinirakasgai batzuk egiten zituen, hala nola, inglesesa, musika, soinketa... eta beste saio bat egunean horretaz aparte. Baina beti etorri behar izaten zen irakasle batekin, hezitzaile batekin, fisikoki eta portaera aldetik ezin baitzen umea bakarrik utzi.
Beste umeekin oso ondo konpontzen zen, 3urte zutenetik ezagutzen baitzuten elkar eta haur hezkuntzan gela berdinean egoten baitzen beti, hezitzailearekin. Guztiz integratuta zegoen.
- Eta bukatzeko, izan al duzu bullying kasurik noizbait?
Ez, eta are gehiago, ez dut inoiz ez kasurik ezagutu ez nire inguruan egoera hori gertatu denaren berri izan.
Ez dut uste esaten duten hainbeste dagoenik, gure umeen adinean behintzat.
Dena den, ni ez naiz pertsona bat zeini holako gauzak (bullyng-a) erraz egin diezaioketenik.
Bullying edo eraso psikiko hauek jasotzen dituzten irakasleen profila nahiko konkretua dela uste dut, eta ni ez naiz profil horretakoa.
Mehatxu jarraiak jasaten dituzten pertsonek eta eguneroko bizitzan eragina dutenak perfil berezia dute, nire ustez. Pertsona mentalki ahulak, konplejodunak dira, ez duela esan nahi beraiek jasan behar dutenik hau, baina niregan oso zaila izan daitekela deritzot.



No hay comentarios:
Publicar un comentario