ONGI ETORRI GURE TXOKORA!!

viernes, 22 de octubre de 2010

ASMATUTAKO KASUA: ARIEL SANTOS - EN IBILBIDE PERTSONAL ZEIN PROFESIONALA.


Ariel Santos 1945. urtean jaio zen Buenos Aireseko auzo xume batean. Bere familia klase sozial baxukoa zen. Bere ama etxeko andrea zen eta aita, aldiz, nekazaria. Pobrezian bizi ziren eta inguruan arazo ugari zeuden; drogak, gosea, harreman txarra… 
 
4 urterekin San Pablo eskolara joan zen. Mutikoa berez azkarra zen baina etxean ez zuen gurasoengandik laguntzarik jasotzen, 5 anai-arreba baitzituen eta. Oso txikitatik, eskolako lana eta beste mota bateko lana aldi berean egin behar zituen, adibidez, amari etxeko gauzetan lagundu, bere anai-arreba txikiak zaindu…

Aipatu behar da 5 anai – arrebetatik bakarra izan zela eskolara joaten, beste guztiek ez zutelako aukera hori izan eta etxean hezi ziren, amaren bularrean.
Hala ere, kurtsoz pasatzea lortu zuen urtero. Baina geroz eta helduagoa izan, orduan eta gehiago eragiten zioten arazoek. Gainera, etxean geroz eta betebehar gehiago zituen eta ezin zuen eskolako erritmoa jarraitu. Horregatik, bere notak jaisten joan ziren gutxinaka.

Guretzat gaur egun den Lehen hezkuntza amaitu zuen udaran, aitari Euskal Herriko lehengusu batek deitu zion lanpostu paregabe bat eskainiz. Egoera txarra zela eta, aita pentsatu gabe onartu zuen lana eta gainera, berari laguntzeko asmoarekin semerik nagusiena, hau da, Ariel eramatea erabaki zuen. Honek onartu egin zuen, etxeko egoera kaskarra ez zuelako jasaten.
Arabara abiatu ziren aita-semeak, Agurainera hain zuzen. Lehengusuaren etxean ostatu hartu zuten. Lana patatak biltzea eta negozioa egitea zen, garai hartan etekin askoko lanbidea baitzen esportazioak ugariak zirela eta.

Urte horretan, lan eskaria handia zen eta ez zuen eskolara joateko aukerarik izan. Arielek lana oso latza zela ikusi zuen eta momentu horretan eskolara joateak zuen garrantziaz ohartu zen. Nahiz eta Argentinara dirua bidali, aitari ikasten segitu nahi zuela esan zion eta aita gai zenez eskola ordaintzeko, Aguraingo institutura joan zen Ariel.

Urte bat atzeratuta zegoen eskolan eta arazo ugari izan zituen ikasleekin, bullying-a jasan zuelako. Oso gaizki pasatu zuen eta horren ondorioz konturatu zen pertsona den modukoa izanda ere edo atzerritarra izan arren, errespetatua izan behar dela eta ez zaiola zirikatu behar. Horregatik, bullying- agatik eta etxean anai-arrebei betidanik irakasteak magisteritza ikasteko gogoa piztu zion, hezkuntzaren gertakizun batzuk alda zitzakeela uste baitzuen eta bere ustez beharrezkoa zelako hezkuntza sistemaren erreforma sakon bat.

Gasteizko irakasle eskolan matrikulatu zen Ariel, etorkizun batean irakaskuntza aldatzeko ideiarekin. Baina hasi bezain laster, diziplina eta autoritatea gailendu ziren eta ezin izan zituen bere ideiak adierazi.

Dena den, umeekin tratatzeko edo hezteko ideia gustatu zitzaion eta azkenean ikasketak bukatu zituen. Bere nota altuak zirela eta, berehala lana eskaini zioten.
Hasierako urteetan, irakasle funtzioak ondo bete zituen eta bitartean eskolako egitura orokorra ikertu zuen eta beharrezkoa ikusi zuen eskolako zuzendari bihurtzea, bere ideia iraultzaileak ezartzeko.

Hainbat oztopo aurkitu zituen bidean; hasieratik beste irakasleekin harreman txarra izan zuen, gurasoekin ez zen konpontzen eta orokorrean bere ideiak ez ziren onartzen, garai hartan gertatu zitekeenaren beldurragatik.
Ariel beste ikasgeletan gertatzen zen bullying kasuen kontra zegoen eta irakaslegoari aurre egin zion, hainbat liskar sortuz. Txikitako esperientziagatik, asko borrokatu zuen egoera hau ekiditzeko.

Bestalde, gurasoek ondo ikusten zutenez garaiko “diziplina”, haien aurka ere egin zuen.

Zuzendaritzaren hezkuntza programa ez zuenez gustuko, eztabaidak egunero izan ziren ere bai.

Etsipenagatik, Ariel bere herrira bueltatzea erabaki zuen, Euskal Herrian bizi zen egoeragatik.

Argentinan zegoela, bertako egunkari batean Espainian garai horretan zegoen hezkuntza sistema autoritarioari buruzko kritika- artikulu bat idatzi zuen. Hain handia izan zen artikuluaren oihartzuna, non alderdi ezkertiarrak hauteskundeetarako gobernu kide moduan aurkeztea proposatu zion. Garaile atera zen Ariel eta laguntzaile bezala egon zen gobernuan kontseiluari gisa eta urte batzuk pasa zirenean, estatuak hezkuntza ministro izendatu zuen.

Postu honekin hainbat helburu aurrera eraman zituen Argentinan, hainbat erreforma eginez eta ikastola askotan metodologia aldatzea lortu zuen.
Bukatzeko, 60 urte beteta jubilatu egin zen, egindakoaz harro. Orain hainbat konferentzia ematen ari da mundu guztian zehar, gaur egungo hezkuntzari buruz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario