ZERGATIK IRAKASKUNTZA?
Artikulu honek irakaskuntzaren ikasketei buruz hitz egiten du. Bertan, galdera ezberdin batzuk eta irakaskuntza zergatik aukeratzen denaren azalpen batzuk egiten dira
Gai hau aukeratzearen zergatia iruzkin osoan zehar dago justifikatuta, oso gai zehatza da eta azken finean hezkidetzarekin izugarrizko lotura duelako uste dugu aproposa dela artikulu honen aukeraketa.
Hasteko, esan behar dugu denboran zehar magisteritza unibertsitateko ikasketarik errazenaren eta azkarraren papera hartu duela, aukera zuzen, zehatz eta seguru batzuk ematen dituena baina, gaur egun, ez da horrelakoa eta askoz gehiago eskatzen digu.
Badirudi gauzak aldatzen doazela, “Bolonia plana” dela eta. Seguru asko, askok eta askok aukera hau oporraldiak, lan aukera, “erraztasuna” datorkion famagatik aukeratu dute eta, gure ustez, pertsona horiek ez dituzte ikasketak bukatuko edo konturatuko dira ez dela beraiek nahi duten etorkizuna.
Irakaskuntzako ikasketak hartzerako orduan eta gure ikuspuntutik ikusita, balore ezberdinak eduki behar dira.
Lehenik eta behin pasioa izan behar dugu umeengan, umeak eta guk gauza berriak ikasteko esfortzua egin beharko genuke, baita birziklatzeko esfortzua egin ere. Balore jakin hauek ez dituztenak oso gaizki pasako dute bere lanbide - bizitzan. Horregatik, ezinbestekoa da benetan gustoko izatea, ilusioarekin hartzea eta egunero ilusio hori umeei transmititzea, hori izango litzatekeelako aspekturik garrantzitsuenetariko bat umeengan interesa pizteko eta haiek ikasteko gogoa izan dezaten.
Hori dela eta beste aspektu garrantzitsu bat, zer adinarekin sentitzen garen eroso jakitea izango litzateke. Pertsona bakoitza adin desberdineko umeekin sentitzen da eroso, eta erosotasun hori ezinbestekoa izaten da, gure trebetasunak hobeto erabiltzeko.
Bukatzeko, esan genezake irakaskuntzako ikasketak aukeratu edo aukeratzeko proposamena dutenek argi izan behar dutela lehen aipatutako aspektu horiek. Egia da oporraldi luzeak dituen lanbide bat dela, lanpostu ugarikoa. Ostera, hori baino gehiago dela argi eduki beharko genuke. Irakaskuntzak eguneroko lana eskatzen du eta izugarrizko estresa, pazientzia, jasan behar den lanbidea da. Gainera, umeak eta gurasoekin tratatzeko kapazak izan behar gara. Horrez gain, ikasitako guztia eguneratu behar dugu, eta baita transmititu ere. Egia esan behar badugu. hau guztiaz ohartzen ez dena edota hau guztia egiteko prest ez dagoenak beste ikasketa batzuk egitea gomendatuko genioke.

No hay comentarios:
Publicar un comentario