ONGI ETORRI GURE TXOKORA!!

jueves, 14 de octubre de 2010

Ekarpenak

Artikulu hauen aukeraketaren arrazoiak asko izan daitezke; batetik, pil-pilean dauden gaiak ditugu, gaur egun entzute handikoak direnak. Bestetik, interesgarriak iruditzen zaizkigu guztiek baitute irakaslearen eginkizunekin harreman estua. Azken finean 4 gai hauek eragina dute haiengan eta beraien lana aurrera eramateko garrantzitsua da hauetaz jabetzea, momentu jakin batean aurre egin beharreko egoerak izan daitezke eta.




1- Artikulu honetan e-learning ekimenari buruz hitz egiten da. Teknologia berrien garapenari esker, ikasleei aukera jakin batzuk eskainiko zaizkie.

Abantaila ugari dituen fenomenoa dugu hau; ikasleek ez dute zertan apunterik hartu behar, dena sarean baitute. Zerbait ahaztu edo ondo ulertzen ez bada, sarean begiratzearekin arazoa konponduko litzateke. Oso erosoa den metodoa deritzogu, ordutegi finko bat egon ez arren, ikasleak egindakoa irakasleak ikusi dezakeelako, ikasgelan izandako “kontrola” sarean edukiz.


Bestalde, eskola urruti daukatenentzako izugarrizko abantaila da etxean lan guztia egin ahal izatea. Hori bai, gure ustez lanak “entregatzeko” epe bat egon beharko litzateke. Kontua ez da ikaslea eroso sentitzea, lan bera egin beharko du baina sarearen bitartez. Gainera, uste dugu ikasleak ikastolara joaten jarraitu behar dute, harreman sozialak egin dezaten edo etxean itxita gera ez daitezen.


Desabantail bat aipatzekotan, ikasle eta irakasle harremanari egingo genioke erreferentzia, dexente aldatuko baita gure iritziz eta irakaslearen funtzioetariko bat, umeekin “fisikoki” tratatzea, alegia, galtzen joango da poliki -poliki. Dena den, ikasleak irakaslearen erantzunak eta eskaerak jaso ahal izango ditu eta zalantzarik izatekotan erantzun ahal izango da, bai ikaslearen bai irakaslearen partetik. Azken finean, irakaslearen zeregina hainbat kontzeptu eta ikasi beharreko guztia sarera igotzea izango da, betiere laguntzeko prest egonik, noski.

Bukatzeko, irakaslegoarentzat ere erosoa den ekimena dela deritzogu e-learning-en kontu hau, eta azken finean, nahi ala ez, gero eta ikastetxe gehiago era birtualean eskainiko dira. Horregatik, errealitatea onartu beharra daukagu, eta ikastaro teknikoetan parte hartzen hastea litzateke aproposena.


-----------------------------------------------------------------------------------------------------------


2- Artikulu honek irakasleak jasotzen duten tratu txarrak aipatzen ditu, beste era batera esanda umeen artean gertatzen zena orain irakasleek ere jasan behar dute.
Alde batetik espainiako auzitegiak egoera ikusita, irakasleek jasotzen duten tratu txarrak, autoritatearekiko atentatu moduan kontsideratzen du. Ondorioz, ikasleek zigorra nabaritzen dute eta irakasleak babestuago sentitzen dira. Dena den, egoera ez da asko aldatu, eraso kopurua ez delako murriztu.
Ondo deritzogu espainiako auzitegi bat bullying kasu hauetarako lege bat ezarri izana baina momentuz, horrek ez du kentzen kasu asko egotea oraindik.
Bestalde, autoritatearekiko atentu moduan kontsideratzeak ez du eragin handirik izan eta arazoari “izen” bat ezartzeak ez du ezer aldatzen. Ondorioz, alternatibak bilatu beharko liratekela uste dugu, adibidez pertsona espezializatu baten laguntza bilatu eta behar klaseetara bidali, ikasleen portaerak kontrolatzeko.
Nahiz eta ikasleek zigor bat merezi, justiziaren aurrera eramatea ez dela bidea uste dugu. Beraiekin era pazifiko batean tratatu beharra dago, konturatu daitezen egindakoak ondorio latzak izan ditzakeela.
Irakasleek kasu gehienetan salaketak atzera botatzen dituzte sufritzen dituzten mehatxuengatik, batez ere gurasoen partetik.

Egoera hau gogor salatu beharko litzatekeela deritzogu, berriro ere gertatu ez dadin. Etxean gurasoen partetik heziketa egoki bat jasoz arazoa modu handi batean konponduko litzateke, errespetu falta etxetik ekartzen dute eta.
Azkenik, ikasleak gehiegi kexatzen direla uste dugu. Nahiz eta irakasleen jarrera ez gustatu edo ez ulertu, irakaslea irakasteko dagoela ulertu eta errespetua izan behar dute berarengan, inongo erasorik gauzatuz.


Bideo honetan argi ikusten da gaur egun arazoa oraindik konpondu gabe dagoela.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------

3-  Artikulu honetan talentu aparteko haurrei buruz hitz egiten da, gaur egun eskola gehienetan ez dago  hauentzako heziketa berezirik.

    Esan daiteke gaur egun eskoletan talentu aparteko umeak beste ikaskideen moduan hezitzen direla, ez dagoela hauentzako heziketa berezirik.
Kasu hauetan talentu hauek ez dira behar bezala garatzen, beraien talentu hori ez dutelako behar bezala aprobetxatzen edo bideratzen.
    Askotan pentsatzen da ume hauentzat hoberena dela beste ikasleekin harreman ona izateko edo besteek minik ez egiteko ikasgela berdinean jartzea.
Baina azken egoera hau gertatzen, gehienetan irakasleek ume talentuduna eredutzat hartzen dutenez  ikaskideak berari min egiten saiatzen dira.
Gauzak horrela, egokiena litzateke ume talentudun horientzat gela bereziak egotea, hau da, beraien gaitasun horiek ahalik eta hoberen aprotxatzen laguntzen duten gelak.
Beste aukera bat zera litzateke, ume hauentzat eskola bereziak egotea, horrela besteekin ondo sentituko dira eta beraien talentua errazago adieraziko dute. Hala ere, honek alde txar bat izan dezake, zeren eskola berezi batean egonda beste eskoletako umeekin harremana izatea zailagoa da, eta hau umearen sozializaziorako kaltegarria litzateke.
   Gizarteak kontuan eduki behar du norbanako hauek bide bazterrean usteak kostu soziala dakarrela,egoera hau hezkuntza egoki batekin ekiditu zitekeenean.

   Bukatzeko, badakigu talentu aparteko umeak badaudela eta hauentzat ez dagoela heziketa berezirik, ondorioz, beharrezkoa litzateke Eskola egoera honetaz ohartzea eta dituen baliabideak erabiltzea haur hauie laguntzeko. Bestela, egoera berdinean jarraituz arazoak bi aldeak izango lituzkete, bai haurrak, ezin izango dituelako bere gaitasunak aprobetxatu, eta bai eskolak, haurrak beste ikaskideen tratu txarra jasango duelako.







-------------------------------------------------------------------------------------------------------------

4- Artikulu honetan homescholing - ari buruz hitz egiten da. Bertan Donostian gertatu den kasu konkretu bati buruz eta zer nolako egoeratan dagoen gaur egun homeschooling -a  estatuan aipatzen da.

Esan daiteke politikoki ez dagoela debekatuta homeschooling - a praktikatzea, baina traba asko daude legedian oztopo direnak berau praktikatzeko orduan. Espainiako legediak dioenez 2 oztopo ipintzen ditu, nahiz eta bizitzan askoz gehiago presentatzen diren. Printzipioz ez dute onartzen homeschooling -a ezagutza minimo batzuk eta beste umeekin erlazionatzeko beharra dagoela argudiatuz.

Ikasketa mota hau praktikatzen dutenek arrazoi ezberdinak izaten dituzte, ideologia politikoa, erlijio arrazoiak… baina ehuneko portzentai handi bat arrazoi pedagogikoak izaten dituzte ikasketa mota hau praktikatzeko.

Esan daiteke homeschooling praktikatzen dutenek abantaila ezberdinak dituztela, bere seme - alabak nahi duten bezala hezitu ahal dituzte eta, gainera denbora gehiago egoten dira elkarrekin familian, erlazioa hobea da seme - alaben artean, txikiek nagusiengandik ikas dezakete eta aldrebes ere bai, ordutegi finkorik ez dute eta beharren arabera aldatu edo moldatu daitezke.

Ekonomikoki garestiagoa izaten da etxeko ikaskuntza praktikatze,a erabaki ezberdinak hartu beharko liratekeelako. Gurasoak klaseak eman behar dituzte beraien lanbideen jardunaldia murriztuz, baita berau utziz ere edota irakasle pertsonal baten zerbitzuak kontratatu behar dira batzuetan, behar den materiala erosi...


Alde politikoari bueltatuz,  Espainian dagoen egoera legal hau aldatzeko beharra dago. Debekatuz edo guztiz legala bihurtuz eta nahiz eta jende gutxik praktikatu, eskubidea daukate eta eskolan ematen diren tituluak eskuratzeko aukera izan beharko lukete ere bai.

Egia da sozialitateari buruzko zalantzak badauzkadala. Umeak umeen beharra daukate eta home schoolina ez du sozialtasun askorik ematen, horren ondorioz egokia iruditzen zait jarduera ezberdinak egitea eskolaz kanpo, beste umeekin erlazionatzeko eta sozialtasun hori lortzeko.



1 comentario:

  1. Ekarpenak oso interesgarriak dira baina nire ustez zuen lanaren fokua galtzen duzue, hau da, Homescholling, Eĺearning, talentodun haurrak eta irakasleen tratu txarrak... ohien aurrean zein litzateke irakasleek dituzten eginbeharrak, hori izan da zuen sarreran jarri duzuena. Ezin ditut guztiz ontzat eman. Edozein kasutan argi geratzen zait bikain egiteko ahalmena duzuela.

    Aurrera !!!

    ResponderEliminar