ONGI ETORRI GURE TXOKORA!!

jueves, 28 de octubre de 2010

2. ATALEKO GALDERA:

Zeintzuk dira irakasleei estresa sortarazten dieten arrazoiak?

Gaur egun hezkuntza arloan gero eta gehiago entzuten den arazo bat da estresa.
Horregatik, interesgarria iruditu zaigu gaitzat hartuta honi buruzko iruzkin bat egitea.
Estresa irakasle batek bere ibilbide profesionalean zehar pairatu dezakeen egoera bat da, eta askotan arazo bihurtzen da, klasea ematerako orduan, adibidez.

Gizartean gaur egun ematen ari diren aldaketek eragin zuzena dute irakaslearen zereginean. Kasu batzuetan aldaketa hauek arazoetan bihurtu eta osasunean eragin dezakete. Ikaslearen diziplina eza, ikaslearen familiaren partetik presioa, baloreen eta harreman sozialen aldaketa, irakasleen balorazio eskasa, ikasleen aniztasuna, lan pilaketa handia etab, dira irakasle batek estresa izatearen arrazoietariko batzuk.

Guzti honek,estresaz gain beste arazo batzuk eragin ditzake: ahotsean arazoak, hezur eta giharretan arazoak, infekzioak… Honek ugaritu egin du baja laborala beharrezkoa duten irakasle kopurua.

Kontuan harturik hauen lana eta gurasoena ezinbestekoa dela generazio berrien heziketarako, eta hauen rola aldatzen ari dela, (autoritate eta errekonozimenduaren galera) arazoaren larritasunaz ohartuko gara. Hala, irakaslegoak hainbat oztopo izaten ditu bere lana burutzerako orduan, bere lanbidearekin erlazionaturiko zenbait arazo psikiko pairatzen dituztelarik.


Jarraian irakasleengan estresa eragiten duten hainbat faktore aipatuko dira hauek ekiditeko neurriekin batera.

Faktoreak:

• Motibazio baxuko ikasleak: kasu honetan, ikaslearen motibazio eza ikusita, irakaslea hau sustatzen saiatzen da, askotan emaitza onik lortu gabe. Egoera horrek irakaslearengan neke fisiko eta emozionala sortarazten du.

Konponbidea: irakaslegoari formakuntza psikologikoa eskaintzea. Honek irakaslearen auto-ezagutza eta ikasle taldea motibatzeko gaitasunak emango dizkio.

• Elkarbizitza giroa zentroetan: Azkenaldian, irakasle-irakasle, irakasle-ikasle eta irakasle-gurasoen arteko harremanak galtzen ari dira.

Konponbidea: heziketa prozesuan parte-hartzen duten eragileen artean, elkarbizitza errazteko programekin aipatutako eragileak prestatzea. Eta ikasleen kasuan ere konbibentzia hobetzeko programak egin.

• Errekonozimendu sozial eza: Gaur egun, irakaslea hezkuntza sistema jasaten ari den aldaketetara moldatu beharrean aurkitzen da, adibidez, teknologia berriak, metodologia eta irizpide aldaketak etab. Honek, irakasleen errekonozimendua suposatu beharko luke baina errealitatean kontrakoa gertatzen da, irakasleen debaluazioa dakarrelarik.


Guraso batzuek seme-alabaren eskola-porrota irakasleari atxikitzen diotela aipatu beharra dago, umearen emaitza onak berak bakarrik lortzen duelakoan, irakaslearen lana kontuan hartu gabe. Honek, hezkuntza-talde honetan ilusio eta animo galera ekarriko du.

Konponbidea, irakaslearen funtzioaren garrantzia aintzat hartzeko helburua duten elkarte edota sindikatuetan parte hartzea litzateke.
Ondorio gisa, eta bukatzeko, zera azpimarratzen da: hezkuntza administrazioak ardura gehiago izan beharko luke irakaslegoaren lanean eragiten duten faktoreetan, kasu honetan estresari zehazki zuzenduz. Eta, bestalde, lanbidearen garrantzia kontuan hartu beharko luke gizartearen etorkizuna hauen baitan baitago.

BIBLIOGRAFIA:
1.http://www.elpais.com/articulo/cataluna/Educacion/Ciudadania/elpepuespcat/20070502elpcat_8/Tes
2.http://www.educaweb.com/noticia/2007/01/15/estres-docente-grave-problema-ensenanza-12146.html

1 comentario: