ONGI ETORRI GURE TXOKORA!!

jueves, 11 de noviembre de 2010

1.EKARPENA

     SENTIMENAK ETA EMOZIOAK

Aurkitu dugun artikulu honetan sentimenei eta emozioei buruz hitz egiten da. Bertan emozioak eta sentimenduak kudeatzeko gako batzuk azaltzen dira.
Irakasleen eta ikasleen munduan bi kontzeptu hauek garrantzi handikoak direla deritzogu, norberak dituen sentimenduak eta emozioak azalaraztea ezinbestekoa da burutu beharreko lana ondo egiteko. Irakaslearen garapen pertsonalean faktore oso garrantzitsuak dira, pertsona nolako den edo izan daitekeen ikusten laguntzen digutelako hauek. Horregatik, oso interesgarria iruditzen zaigu gai hau abiapuntutzat hartuta iruzkin bat egitea.

Emozioak, inguruko edo bakoitzaren estimulu batzuei egokitzeko moduak irudikatzen dituen fenomenoa da. Sentimenduek, nahiz eta emozioekin lotuta egon, esanahi ezberdina dute. Sentimendua emozioaren emaitza da, honen bidez, kontzienteak pertsonaren gogo-aldartera sarbidea du. Gizakiaren garunaren dinamikaren parte da eta honek egunero gertatzen diren egoeren aurrean erreakzionatzen uzten dio.

Lehenik eta behin, bakoitzaren (irakasleen) sentsazioak identifikatu behar dira,  “ nola sentitzen naiz?” galdetuz eta erantzuna “ …. sentitzen naiz ” izanik, sentsazioak etiketatuz eta ez ikasleei edo egoerei. Horrela, irakaslea konturatuko da bizitzen ari den egoera berak eragindakoa dela eta ez ikasleek eragindakoa. Oso denbora gutxi dago estimuluen eta erantzunen artean, ondorioz, denbora labur horretan erabaki egokia hartzeak emozioen kudeaketa zuhurra suposatzen du.

Bigarrenik, irakasle batek sentitzen badu errespetatua ez dela, ez zaiola obeditzen edo egoera eskuetatik joan egiten zaiola, orduan errespetatua, obeditua eta egoera kontrolpean duela sentitu behar du. Ondorioz, irakaslea bere behar ez - konstruktiboak alde batera uzten saiatu behar da, bestela ikasgelan egoera deserosoa sortuko luke.


Irakasleak inoiz ahaztu ezin duen gauza bat zera da, emozioak eranskorrak direla, maitasunaren antzera, hau da, ez dira ez bilatzen ezta aurkitzen ere, baizik eta erantsi egiten dira. Horrela, irakaslea gaizki aurkitzen edo sentitzen bada, ikasleak berehala ohartuko dira eta egoera hau bi aldeentzat deserosoa bihurtu daiteke. 




Horretaz gain, irakasleak bere ikasleei aktiboki galdetu behar die ea nola sentitzen diren, edo egoera hobetzeko zer egin daitekeen.
Hau oso beharrezkoa da irakaslearen garapen pertsonalerako, ikasleengandik asko ikasi dezake eta. Adibidez, gelan ikasleak nola sentitzen diren jakiteak taldeko dinamika egokia edo ez den ikustea dakar.


Laburbilduz, irakasle baten garapen pertsonalean eragiten duten faktoreen artean emozioak eta sentipenek garrantzi handia daukate. Ikasgela batean egoteko bi faktore hauek modu egokian garatuak egon behar dira, bestela, ikasleak irakaslea gelan ongi sentitzen ez dela ohartuko dira. Kasu hauetan egoerari buelta ematea behar-beharrezkoa dela iruditzen zaigu.
Gainera sentimenduak eta emozioak adierazteak askatasun kutsua du, hau da, gure barneko gauzak ateratzeko beta dugu (ikasle zein irakasle izanda) eta hau onuragarria da pertsona barnetik askatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario