NOLA KUDEATU ADIMEN ANITZAK IKASGELAN?
Artikulu hau adimen anitzei buruz dihardu. Gai hau irakaslearen garapen pertsonalerako ezinbestekoa dela uste dugu, bai bera hobeto sentitzeko, bai umeen garapenerako onuragarria delako. Testu honetan, adimen anitzen teoria Howard Gardnerrek garatu zuela dio, garunarekin lotutako 8 adimen mota aipatu eta azaltzen dira eta, bukatzeko, autore batzuen iritziak agertzen dira, hauek nola kudeatzearen inguruan.
Irakasle guztiek oro har adimen hauen inguruan jakin behar dutela deritzogu, baina bereziki ikasleek gehien eta gutxien garatuta daukatenetan zentratu beharko lirateke. Horretarako, prozedura jakin batzuk sustatzeko beharra ikusten dugu, trebeziak aurkitzeko eta hauek garatu ahal izateko.
Behin adimen mota guztiak ezagututa, gure ustez irakasleak egin beharrekoa hau da:
1. Umeak taldeetan ez baztertu haien gaitasunen arabera, ikuspegiak zabalduz.
2. Ikasleek garatuen dituzten adimenak galtzen ez utzi, hauek aprobetxatuz eta landuz.
3. Umeen ahultasunak zeintzuk diren jakin eta hauekin (ahal bada) aritu eta gainditzen saiatu, etsi gabe.
4. Motibazioa oro har sustatu, baina ezertarako balio ez duen ikasleengan atentzio berezia jarriz.
5. Ikasgelan elkartasunez trebeziak konpartitu eta elkar lagundu.
6. Praktikan jarri.
Artikuluan Betancourtek dioen bezala, gorputz hezkuntza edota plastika bezalako irakasgaiak baztertzea ez litzateke egokiena izango. Horrekin ados gaude, irakasgai guztiak berdin hartu behar baitira, (bai ikasle bai irakaslearen partetik ere) bakoitzak baduelako aportazioren bat, garapen pertsonalerako funtsezkoa izan daitekeena. Are gehiago, irakasgai bakoitzak adimen mota desberdinak garatzeko eta aurrera eramateko aukera ematen digu, nahiz batzuetan ez konturatu.
Irakasleak ikasleen adimen motak deskubritzen baditu eta hauek garatzea lortzen badu, umearen segurtasuna handituko da eta praktikara eraman ahalko dituzte, ametsak eraikitzeraino. Horrela, irakaslea harro sentiarazteko arrazoiak handituko dira eta bere buruarekin ondo sentitzeko arrazoiak ere bai.
Ondorioz, eta bukatzeko, esan beharra dago ikasgela batean dauden adimen mota guztiak nola kudeatzen jakitea ez dela lan erraza. Metodologia egokia bada, ikasgelan orduak aprobetxatuko dira eta bi aldeek modu eraginkorrean lan egingo dute, elkarrekin. Irakasleak hau lortzen badu, bere lana ondo egin duela ohartuko da. Azken finean, lorpen hau autoestima zein morala igotzeko teknika edo metodo bat izan daiteke, garapen pertsonalerako onuragarri izanda aspektu guztietan.

Interesgarria !!!
ResponderEliminar