JOKOAREN IZENA: Zorionaren gurpila
BEHARREZKOA: zapi bat
- autoestima eta nortasuna
- norberaren irudia
- komunikazioa
- adierazpena
- errespetua
- emozionaltasuna
GARAPENA:
Ikaskide guztiak korroan jarriko dira, bat izan ezik. Bolindres bat borobilaren erdin jarriko da eta begiak zapi batekin estaliko zaizkio.
Inguruko ikaskideak, erdian dagoenarengana hurbilduko dira txandaka eta ondorengo aukeretako bat gauzatu beharko da:
- Kontaktu edota hurbilketa fisikoa: besarkada, musu bat masailean, laztanak…
- Ahozko komunikazio positiboa: erdian dagoenarengan ikusten diren alde positiboak adierazi beharko zaizkio. (adibidez, “oso gustora sentitzen naiz zurekin nagoenean, oso atsegina zarelako”.)
BEHIN JOKOA BUKATUTA, LORTU BEHARREKOA:
- Norbera bere buruarekin hobeto edota pozago sentitzea.
- Besteengandik desberdina izan arren, norberaren alderdi positiboak identifikatzea eta konturaraztea.
- Modu desberdinetan komunikazio gaitasunetan trebatzea.


No hay comentarios:
Publicar un comentario