HEZIKETA BEREIZTUA EDUKITA IKASLEAK EMAITZAK HOBETZEN DITUZTE, FRAKASO ESKOLARRA MURRIZTUZ.
Artikulu honetan ikastetxeetan ematen den heziketari buruz hitz egiten da. Bertan ikasleak banatuta egoteari esker estatistikak izan duten hobekuntza handia planteatzen da.
Printzipioz, gaur egun, Espainiako hezkuntza publikoan, ez dago heziketa bereiztua egiteko aukerarik. Gure ustez, umeek jasotzen duten hezkuntza gurasoen aukera izan beharko luke, baina gaur egungo ikaskuntza publikoan aukera gutxi ematen dituzte. Hori nahi izan ezkero, ikastetxe pribatuetara eraman beharko lukete.
Beste estatu batzuen hezkuntza sistema ikusita eta estatistikak eskainitako emaitzak ikusita, gure hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmen bat egon beharko lukeela deritzogu. Azken finean, bereizketa hezkuntza publikoan onartu beharko litzateke edo egungo hezkuntzaren metodologia aldatu beharko zen.
Ikusten dugun arazoa hurrengoa da: Espainiako hezkuntzaren metodologia orain dela urte askotakoa da, hau da, antzinako hezkuntzan zegoen metodologi berdina erabiltzen da.
Kasu desberdin bat ikusiz eta estatistiketara bueltatuz, esan dezakegu Estatu Batuetako hezkuntza publikoan ikastetxe bereiztu ugari daudela eta, erreforma egin zutenetik, ikastetxe publiko askok era honetako hezkuntza aukeratu dutela.
Horren ondorioz, izugarrizko jaitsiera egon da frakaso eskolarrean oro har. Kontuan eduki behar da nesken eta mutilen heziketa etapa ezberdinetan jasaten dela, hau da, heldutasuna lehenago eskuratzen dute neskek mutilek baino.
Bukatzeko, eta ondorio gisa, argi geratu behar da irakasleriaren garrantzia gaur egun oso handia dela. Irakasleek ez dute bere ikasgaia azaldu behar soilik, ikasleen autokontzeptua, autoestimua eta motibazioa ere landu behar dutela iruditzen zaigu, sexua, adina eta haien izaera kontuan izanik, hezkuntza bereiztua edo bereiztua izan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario