LEHEN TALDE DINAMIKA:
IZENBURUA: Ja, Ja (Konfidantza jolasa)
ADIN EGOKIA: 6-12
TALDEAREN TAMAINA: nahi duenak parte har dezake, ikasgela bat adibidez.
GARAPENA:
1. Jolas honetarako taldekide guztiak lurrean etzanda jarri behar dira gorantz begira.
2. Taldekide bakoitzak burua, beste taldekide baten sabelaren gainean eduki beharko du.
3. Jolaskide batek Ja esango du, eta hurrengoek berdina errepikatu beharko dute, baina aldi bakoitzeko Ja bat gehituz.
4. Kontua da Ja asko gehitzerakoan eta sabelean sortzen diren bibrazioen ondorioz taldea barrezka hasten dela kostatu egiten delako segidan ondo esatea.
HELBURUAK:
Bestearengan konfidantza lortzea garrantzitsua da Ja-k ondo esateko eta hauen kontua eramateko.
MATERIALA: Ez da beharrezkoa inolako materialik izatea, gogoa izatea eta ondo pasatzea dira beharrezkoak.
EBALUAKETA: Joko honen ebaluaketa egiteko garaian kontuan hartu beharreko aspektu garrantzitsuena haurren jarrera da. Hauek jokoan parte hartu badute, saiatu badira Ja-k ondo esaten edo kontatzen eta lotsa galtzea lortu badute, jokoa ondo egin dela esan daiteke. Horrela haurrek beraien artean konfidantza dute eta ikasgelan giro hobea egongo da.
ALDAGAIAK: 6-7 urterekin normala da joko hau ez hain ondo irtetea, normalean denak lotsatuta daudelako, baina behin jokoa hastean espero da lotsa galtzea.
Gero eta helduagoak izan, jokoa luzeagoa izango eta gero eta algara gehiago egongo dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario