ZEIN ARRAZOI DAUDE HEZIKETA BEREIZIA AUKERATZEKO?
Hezkidetzari buruz hitz egitean, ezinbestekoa da argitzea pertsona batzuen ustez heziketari dagokionez hobe dela ikasleak sexuaren arabera ezberdintzea. Hezkidetza bultzatzen dutenek heziketa misto bat bultzatzen dute, sexuen arteko bereizketarik egin gabe.Jarraian heziketa bereizia defendatzen dutenek ematen dituzten arrazoi batzuk azalduko ditugu.
Neska eta mutikoen pertsonalitatea hobeto garatzea
Neskak biologikoki eta psikikoki mutilak baino lehenago heltzen dira, neskak errendimendu altuago bat izaten dute bigarren hezkuntzan eta kasu batzuetan mutilen errendimendua jetzi egiten da neskekin ematen diren konparazioek lehenaren portaera txartzen dute. Zentro mistoetan, mutikoen porrot akademikoaren indizea altuagoa da eta motibazio, frustrazio, antsietate eta batzuetan agresibitatea ere agertzen dira. Gela mistoetan agertzen diren arazo hauek, nesken eguneroko jarrerak eta portaera espontaneoak eskola esparruan abantailak izan ditzakeelako – lasaiagoak izan ohi dira, diziplinatuagoak, ordenatuagoak - eta mutilei gelan ezarritako egiturari egokitzea zailagoa egiten zaielako gerta daiteke.
Hezkidetza aurrera eramaten den gela batean nahitaez agertzen dira konparazioak, eta mutilak zakarrak, agresiboak edo motibazio gutxikoak direla pentsatzen da. Hare gehiago, “La Asociación Americana de Mujeres Universitarias”-ek eginiko ikerketa batean 1.331 neska aztertu ostean, determinatu zuten hezkidetza ematen den zentruetan hauek beraien lanean irakasleengandik arreta gutxiago jazotzen dutela eta era berean euren helburuak edo metak lortzeko estimulazio gutxiago dutela.Lee y Bryk dio heziketa bereizia jazo duten emakume helduek generoaren rolei buruzko estereotipo gutxiago dituztela, eta autokontzeptu altuagoa dutela.
Finean, heziketa mota honetan ere aukera berdintasuna bermatzen da eta arrazoi indartsuak daude gurasoek eskola hauek beraien seme-alabentzat aukeratzeko.
Sozializazio prozesua hobetzea
Baieztatu ohi da hezkidetzak eskolak sozializazio prozesuan duen papera betetzerako orduan abantailak eskaintzen dituela. Baina mutilen jarrera klase mistoetan bereizietan baino erasokorragoa eta berekoiagoa da, orokorrean mistoetan mutilek neskak hobeto ulertu arren neskari errespetua galtzen diote.
Ikerketa batzuek ziurtatu dute eskola mistoetan genero estereotipoak indartu egiten direla eta bereizietan estereotipo hauek gainditzerako orduan abantailak sortzen direla.
Eraginkortasun akademikoa hobetzea
Hainbat azterketa burutu dira eskola mistoetako eta bereizietako eraginkortasun akademikoa konparatzeko; eta hauetako askok adierazten dute eskola bereizietako ikasleek emaitza akademiko hobeak lortzen dituztela.Bestalde, “Finacial Times”-ek urtero abuztuan, Britainia Handiko “Top independent schools”-en emaitzak publikatzen ditu: azken 5 urteetan 25 eskola onenen %94ak heziketa bereizia eskaintzen zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario