ONGI ETORRI GURE TXOKORA!!

jueves, 11 de noviembre de 2010

2. EKARPENA

IRAKASLEAK ETA AUTOESTIMA


Ondorengo artikuluan autoestimari buruzko hainbat azalpen ematen dira. Gai hau aukeratu dugu autoestima kontzeptu garrantzitsua delako irakaslearentzat eta bere garapen pertsonalarentzat, pertsona bera  baloratzeko modu bat baita eta, azken finean, bakoitzaren egoeraren arabera norberaren bizitza bideratu ahal daitekeelako.


Kasu honetan, ekarpen osoan zehar, eta betiere irakasleari dagokionez, autoestimaren rola eta horren inguruan zer egiten ari den aztertuko da, autoestima baxuaren eragin orokorrak aipatzearekin bat.

Autoestima jendeak dioenaren eta hainbat jarrera edo jokabideengandik sortu egiten da.
Lehenik eta behin, aipatzekoa da irakasle askok ez dietela garrantzia handirik ematen autoestima bezalako terminoei. Ez dira beren egoera moralaz kezkatzen eta autoestima baxua dute, ondorio gisa.

Horregatik, askotan irakaslearen gutxiespena, protagonismo gabezia, autoritate eza eta irudi txarra edukitzea bezalako joerak gertatu ohi dira.

Jardun eta heziketa pertsonalean asko eragiten du autoestima baxua izateak eta azkenean ikasleei ere kalte egingo dien egoera batean aurki gaitezke. Are gehiago, autoestima baxua izatea porrotera bideratuko du pertsona eta zehazkiago, irakaslea.

Gutxiagotasunaren konplexua sortzeko arriskua badago ere bai; irakasleei dagokienez, egiten dena gutxi baloratuta dagoela uste dute, sustatutako berrikuntzak ez direlako kontuan hartzen eta esfortzuak mespretxatuak izan ohi direlako, kasu gehienetan gurasoen eta administrazioaren partetik. Horrek konfidantza eza sortarazi dezake pertsonan.

Funtsean, egoera negatibo horrek sortzen duen bakarra barne nekea eta desmoralizazio propioa zein kolektiboa da, inolako onurarik sortu gabe.

Ondorioz, argi dago irakaslearen autoestima altua edo baxua izatea bere lanean eta ikasleengan eragina izan dezakeela. Bestalde, errendimenduan, oreka psikikoan eta osasunean eragina du, eta espektatibak baldintzatu daitezke. Porrotak edo garaipenak izatea ere autoestima mailari dagokio.

Artikuluak dioen bezala, autoestima ikasi, aldatu eta hobetu daiteke.
Autoestima egokia lortzeko, kontzeptu positiboa hartu beharko luke irakasleak gure ustez. Horrela, gaitasunak garatzeko trebezia izango du eta segurtasun pertsonala asko handituko da. Horretarako, irakasleak lehendik jakin beharra du zeintzuk diren bere trebeziak eta ahultasunak.

Bakoitzaren asetasuna, ongizate psikikoa eta harreman sozialak autoestimarekin harreman estua dute eta hiru hauek bete daitezen lortu behar da, bizi maila hobetuz eta garapen pertsonala sustatuz.


Kontzeptu negatiboak erakusten duten joera oro transformatu behar direla deritzogu, irakaslea errespetatua izateko eta persona garrantzitsutzat hartu dadila, gizarterako pertsonaiarik garrantzitsuenetariko bat baita eta bere lana aintzat hartu behar delako.

Irakasle on batek azken finean haurren etorkizuna bermatzen du eta ez zaio inoiz begi txarrez begiratu behar, guztiz kontrakoa. Umearengatik egindako guztia baloratu beharra dago eta bere lana goraipatu.


Hori guztia egi bihurtuz, irakaslearen autoestima baxua izateko probabilitatea txikiagoa izango da eta ondorioz, bere garapen pertsonalak positiboki egingo du aurrera.

Dena den, irakasleei deia egiten diegu autoestima landu dezaten, kontuan hartzeko gaia dela ohartaraziz. Horrela, ikasgelan aldaketa jakin batzuk egin nahi badira eta egoera kontrolatuta eduki nahi bada, erraztasun handiagoarekin lortuko da irakaslea bere buruarekin pozik badago.

Ez dakigu zuek zer uste duzuen baina… Nolakoa izango litzateke autoestima alturik gabeko irakasleez osatutako gizarte bat?

1 comentario:

  1. jejejejeeje... agian zuek uste duzuena baino gehiago dago !!! Zer egiten dute irakasleok autoestima etengabe lantzen joateko?.

    Aurrera !!!

    ResponderEliminar