ONGI ETORRI GURE TXOKORA!!

jueves, 11 de noviembre de 2010

3. EKARPENA

AUTOKONTZEPTUA

Artikulu honetan autokontzeptuari buruz egiten digu azalpenak. Definizio bat ematekotan, autokontzeptua, pertsona bakoitzak bere buruarekiko daukan iritzia eta ematen den balorazioa dela esan daiteke. Termino honek erlazio handia dauka autoestimarekin, balorazio positiboa edo negatiboa izanez gero, eragina izango duelako autoestiman. Dena den, esan beharra dago autoestima eta autokontzeptua ez direla gauza bera. autokontzeptua, esan bezala, norberaren burua ezagutzea da eta autoestima bakoitza bere buruarekin ongi sentitzea litzateke, arrazoi desberdinengatik. 
Irakaskuntzan zentratuz, esan dezakegu irakasleentzat oso garrantzitsua dela autokontzeptua. Irakasle bakoitzak balorazio positiboa izan  beharko luke bere buruarekiko, bere balorapen horiek eragin eta ondorio zuzenak dituztelako ikasleen emaitzetan.
Gure iritziz ezinbestekoa da hasieratik, hau da, magisteritzako ikasketak burutzen diren momentutik, ikasle horiei autokontzeptuaren garrantzia argi uztea. Ikasleok ikasi beharko genuke autokontzeptu positibo bat izaten gure buruarekiko, edozein gauza egiteko zein konpontzeko gai garela sinistea eta autoestima altua izatea, gure ikasleen emaitzak positiboak izateko.
Hezkuntzako lan gehientsuenak, ikaslearen autokontzeptuari ematen die garrantzi gehiago baina akats handi bat dela uste dugu. Bai, garrantzitsua da ikasleen autokontzeptua, baina irakasleok ez badugu aspektu hori gure bizitzan lantzen, ez gara inoiz irakasle onak izango eta gure garapen pertsonala hobetzeko zailtasunak izan ditzakegu, nahiz eta gure ikasleen autokontzeptua altua izan. Lehen aipatu dugun bezala, ez badugu gure burua positiboki baloratzen eta gauzak ondo egiteko gaitasuna ez baldin badiegu erakusten, negatibismoa gure ikasleei transmitituko diegu eta lortzen dituzten emaitzak txarragoak izateko probabilitatea altua izan daiteke.



Bideoa ikusi eta gero, bi ondorio ateratzen ditugu garrantzi handikoak edo behintzat autokontzeptuari zentzua ematen dizkiotenak: onarpena gure bururekiko eta balorazio positiboa gure buruarekiko.
Pertsona bakoitzak, eta kasu honetan irakasle bakoitzak bere burua den modukoa onartu behar du, akatsak onartuz eta norbearen buruarekiko izandako arazoak alde batera utziz. Gure buruari balioa emanez, onartuz horrela garela, egoera osasuntsu batera iritsiko gara.
Bukatzeko, aipatuko dugu gure autokontzeptua hobetzeko, beste pertsonen zailtasunak eta haien buruarekiko daukaten onarpena ikusiz, gure balorazio pertsonala alda daitekeela, gure urritasun hori gailentzen lagundu dakigukeelako, zoriontasuna emanez, aldi berean besteei laguntzeko.

1 comentario: